HIZKUNTZAK

Lagun handi, lagun txiki; elkarrekin bizitzen ikasi

Txikiak handi eta handiak txiki. Jakin badakigu haurrak garenean gauza asko imitazioz ikasten ditugula, erabateko inozentziaz eta filtrorik gabe. Baina handitu ahala, gure sormenerako eta jolaserako sena, baita bat-batekotasuna ere, galdu egiten ditugu. Ikastola belaunaldi desberdinen arteko zubi eta ezagutza iturri da, eta altxor handia da hori.

Hori zukutzeko helburuz jarri dugu martxan “Lagun handi, lagun txiki” proiektua, orain arteko elkarkidetza saioak hazi, sorburu dituena. HH3 eta DBH3 arteko haur eta gaztetxoek hartuko dute parte, bidelagun izateko aukera izango dute. Nola? Bidelagunak HH3-LH4 mailetan osatuko dira eta ikas-ibilbide guztian mantenduko dira, ikasturtero elkarrekin tankera askotako lauzpabost jarduera eginez.

HELBURUAK?


  • Haur txikiek imitazioz ikasten dutenez, aprendizgo psikomotorea eta soziala
    gehigarriak izatea.
  • Lagun handien jokabide afiliatiboak sustatea, lidergoa bideratzea.
  • Bi belaunaldiren arteko konplizitatea indartzea.
  • Rolak aldatzeko aukera izatea, lagun txikiak etorkizunean lagun handiak izango baitira. Zaharrenek ere nabaritzen dute rol aldaketa hori.

LORPENAK?


  • Harmonia Ikastolako egunerokoan.
  • Haur txikien babesa esparru desberdinetan: jolas-orduan, etxetik Ikastolarako
    joan-etorrian, jangelan…
  • “Handien” “txikiekiko” sentsibilizazioa eta ardura desberdinen lanketa.
  • Bidelagunen arteko konplizitatea.
  • Lanerako motibazioa, hartzaile jakin bati zuzendutakoa denean.
  • Bullyn-a saihestea.

Ongi etorri lagun txiki eta handiak Orereta Ikastolara! Lagun handi, lagun txiki; elkarrekin bizitzen ikasi. Ibilbide on txiki jaio eta handi izan nahi duen proiektu honi!

elkarkidetza