Ikastolaren Egunaren biharamunean, atzoko festan modu batera edo bestera parte hartu eta ospakizuna posible egin zenuten denei eskerrak eman nahi dizkizue Orereta Ikastolak. “Añabitarteko armarria” ikuskizuneko dantzaldiari ekin aurretik DBHko bertsolariek esan zuten moduan, “paretak eusten du armarria, edo armarriak pareta; Añabitartek eutsi dezala betirako Orereta“. Komunitateak Ikastola eta Ikastolak komunitatea. Datorren urtean, gehiago!













