HIZKUNTZAK

Esmalteriako Ostiralak 2024-25 martxan da

Orereta Ikastolaren Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua da 0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea; hilean behin, ostiralez eta Esmalterian (normalean), hainbat eragileren laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez. Hala nahi duten herriko familiei zuzendutako saioak izaten dira.

2024-25 ikasturteko Esmalteriako Ostiralak egitasmoaren ekainera arteko hitzorduak jarrita daude:

  • Urriak 25 (17:30, Añabitarteko sukaldea): sukaldaritza tailerra (3-6 urte)
  • Azaroak 29 (17:00, Esmalteria): musikoterapia saioa (0-2 urte)
  • Urtarrilak 10 (17:00, Esmalteria): musikoterapia saioa (0-2 urte)
  • Urtarrilak 24 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
  • Urtarrilak 31 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
  • Otsailak 14 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-2 urte)
  • Otsailak 21 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-2 urte)
  • Martxoak 21 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
  • Martxoak 28 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
  • Maiatzak 16 (17:00, Esmalteria): Landarbaso magaleko kanta tailerra (0-2 urte)
  • Maiatzak 23 (17:00, Esmalteria): Landarbaso magaleko kanta tailerra (0-2 urte)
  • Maiatzak 30 (17:00, Esmalteria): akrobazia tailerra (3-6 urte)
  • Ekainak 6 (17:00, Esmalteria): akrobazia tailerra (3-6 urte)

Tailer eta saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da inprimaki hau betez. Plazak mugatuak dira: 10-15 haur eta haien laguntzaileentzako lekua egongo da saio bakoitzean.


ESMALTERIAKO OSTIRALAK 2024-25


esmalteriako ostiralak