2024ko Gau Beltza pasa berritan, esker oneko hitzak baino ez ditu Orereta Ikastolak urriaren 31 ilunabarreko festan parte hartu zuten ikasle, familia, langile, eragile eta herrikide guztientzako.
Kalabazaren Ibilbidea trikimako gainean egin zuten eta bihurrikeriatan ibili ziren ikasleentzako, musika jotzen, dantzan eta kriseiluak eramaten aritu ziren neska-mutilentzako, lastargi eta piroteknia artean murgildu ziren langile eta familientzako, festaren amaieran denok elkarrekin jateko kalabaza pastelak egiten aritu zineten familientzako, Urdaburuko zintzilikarientzako, adar eta txalaparta jotzaileentzako, Amulletako danbor kofradiarentzako, Lau Haizetara Euskaltzaleen Topagunearentzako kriseiluak utzi izanagatik, Ereintza dantza taldeko eta Herri Arte Eskolako dantzarientzako, Xenpelar AEKko beldurrezko ipuin kontalarientzako eta gaztain-erretzaileentzako, Gaztañoko auzo elkartearentzako suzko zezena uzteagatik, Kuiandererekin herrian barrena ibili zineten denentzako, beldurrak idatzi eta Izuen Eltzera bota zenituztenentzako, guztia antolatzen nahiz jasotzen aritu zinetenentzako; eta eguraldiarentzako ere bai, gaugiro bikaina oparitu zigulako :). Eskerrik asko, bihotzez, den-denei!
Gozatu Gau Beltzeko bideo eta argazki galeriez!
Argazki-galeriak
Errenteria-Oreretako Hitza
Diario Vasco
Ainhoa Bonifacio