HIZKUNTZAK

Ingeleseko titulu ofizialak lortzeko aukera DBH3 eta DBH4ko ikasleek, Oiartzoren eskutik

Oiartzo Ikastolak (Haurtzaro eta Orereta Ikastolon batxilergo-ikastola) Oxford University-ren zentro aztertzailea izateko ziurtagiria du eta A2 mailatik C1 mailara arteko ingeleseko tituluak erdiesteko azterketak egiteko aukera eskaintzen du. Orain arte Oiartzoko bertako ikasleei eskaini zaie horretarako aukera eta aurtendik, Haurtzaro eta Orereta Ikastoletako DBH 3. eta 4. mailako ikasleek ere badute azterketa hori egitea.

Ekainaren 6a (DBH 3. eta 4. mailetako ikasleentzako) eta 13a (Oiartzoko ikasleentzako) dira hurrengo azterketa-egunak.

Zer da “Oxford Test of English”?

“Oxford Test of English” azterketaren bitartez, ingeleseko ezagutzak neurtu eta ziurtagiria lortzeko aukera eskaintzen da, aztertzaile izateko lizentzia duen ikastetxean bertan (kasu honetan, Oiartzon) azterketa bakarra eginda. Ordenagailuz egiten den bi orduko froga da eta hizkuntzen oinarrizko lau konpetentziak neurtzen ditu: irakurketa, idazketa, mintzamena eta entzumena.

Behin azterketa eginda, konpetentzia jakin bat hobetzeko aukera ere eskaintzen du. Hau da, konpetentzietako batean desio den maila lortzen ez bada, hurrengo deialdi batean konpetentzia hori bakarrik hobetzeko aukera du ikasleak (hartara, lortu duen mailaren emaitza ontzeko), ongi eta nahi bezala egin dituen konpetentzien frogak berriz egiteko beharrik gabe. Ingeles-maila konpetentziaka neurtzeaz gain, batez besteko maila orokorra ere adierazten du, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratua oinarri hartuta.

Azterketaren emaitzak hamabost egunen buruan jasotzen dira.

Oxfor University-ren “Oxford Test of English” frogaren informazio gehiagorako: www.oxfordtestofenglish.es

Eleaniztasuna, haurtzaroan hasitako ikas-bizitzan egindakoaren uzta

Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte lantzen da eleaniztasuna Ikastoletan, euskara zutabe hartuta. Haur Hezkuntzatik lantzen da ingelesa, eta frantsesa ere bai Bigarren Hezkuntzan.

Egindako lanaren agiri ofizialak lortzeko aukera eskaintzen dugu Batxilergoan, Oiartzon: HABEren 3. euskara-maila lortzeko prestaketa (AEKren laguntzaz) eta, jada esan bezala, C1 bat mailara arteko ingeleseko tituluak lortzekoa.

eleaniztasuna ingelesa