HIZKUNTZAK

Blaitu Klubeko lehen erronkak baditu saridunak!

Orereta Ikastolako Blaitu Klubeko atarian eduki berriak dituzue ikusgai; eta Gabonetako oporrak hartu aurretik argitaratutako Erronkak lehen programako lehiaketaren eta txalentxaren irabazleen izenak ere baditugu. Ikastolakide guztiek zuten parte hartzeko aukera eta Eguberrietan lanean aritu dira batzuk 🙂

Txalentxaren kasuan, jaso ditugun aho-korapilo guztiak bikainak izan direnez, parte-hartzaileen artean zozketa egitea erabaki dugu. Iraide Arregi izan da saria lortu duena. Blaituko bisera eta Xenpelar Kulturdendan gastatzeko 30€ko txartela eskuratu ditu. Bide batez, mila esker Xenpelar Kulturdendari!

Lehiaketari dagokionez, emandako lau arrastoen atzean ezkutatzen zen hitz sekretua “barea” zen. Erantzuna asmatu dutenen arteko zozketa eginda, Berta Lopez izan da saritua. Blaituko bisera lortu du. Zorionak, Berta eta Iraide! Eta mila esker parte-hartzaile den-denei!

Bateko zein besteko parte-hartzaileen erantzunekin Erronkak programa berria argitaratu berri dugu Blaitu Klubeko atarian. Bide batez, jakizue DBHko ikasleek sortutako bi Tanta berri ere topatuko dituzuela euskaraz bustitzen jarrai dezagun.

Etxeetan Blaitu Klubeko edukiak ikustera, lehiaketa eta txalentxetan parte hartzera, eta elkarrekin euskaraz gozatzera animatzen zaituztegu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!


BLAITU KLUBEKO 1. ERRONKAK BADITU IRABAZLEAK!


blaitu blaitu kluba euskara euskaraz bizi