HIZKUNTZAK

Negulekuak, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten bigarrenez, Negulekuak antolatuko ditu Orereta Ikastolak. Eguberri garaiko oporraldiko aisialdi eskaintza osatzera datoz Negulekuak, bide batez, hainbat familiaren balizko premiei ere erantzunez.

Negulekuen ardatza negua bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatuko dute haurrek.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, esan bezala, familien premiei ere erantzunez. Negulekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu.

Norentzako

HH3-LH3ko haurrak (izan Ikastolako ikasleak edo ez)

Noiz eta non

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era (09:00etatik 13:00etara)
* Zaintza zerbitzua (08:00etatik 09:00etara eta 13:00etatik 14:00etara)

Ikastolako Linoko eraikinean

Prezioa

Negulekuak: 79€/txanda (ikasleko)

Zaintza zerbitzua: 8€/txanda (ikasleko)

Ordainketari buruzko xehetasunak

Helburuak

* Euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
* Behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
* Haurrak protagonista izatea, beren parte-hartzea izatea oinarri.
* Negulekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
* Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Izen-ematea

Abenduaren 3ra arte, inprimaki hau betez.

Informazio gehiago | Galderak

udalekuak@oreretaikastola.eus | 943 52 03 97

aisia hezkuntza negulekuak