HIZKUNTZAK

Esmalteriako Ostiralak 2023-24 martxan jartzear da

Orereta Ikastolaren Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua da 0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea; hileko azken ostiraletan, Esmalterian (normalean), hainbat eragileren laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez. Herriko hala nahi duten familiei zuzendutako saioak izaten dira eta aurrez izena eman behar da.

2023-24 ikasturteko Esmalteriako Ostiralak abian jartzear dira eta jada zehaztuta dago otsailera bitarteko agenda. Ondorengoak dira hitzorduak:

  • Azaroak 24 | 17:00 | Esmalteria: haur masaje tailerra (0-2 urte)
  • Abenduak 15 | 17:30 | Añabitarteko sukaldea: sukaldaritza tailerra (3-6 urte)
  • Urtarrilak 26 | 17:00 | Esmalteria: musikoterapia saioa (0-2 urte)
  • Otsailak 23 | 17:00 | Esmalteria: haur kanten Landarbaso tailerra (2-6 urte)

Azaroak 24: haur masaje tailerra (0-2 urte)


Haur masajearen onuren jakitun (atxikimendu eta lotura afektiboa indartzen ditu, erlaxatzen eta tentsioa askatzen laguntzen du, minak arintzen ditu…), saio bat antolatu da datorren azaroaren 24an, 17:00etan, Esmalterian.

Ana Conde diziplina anitzeko terapeutak zuzenduko du jarduna. 2021 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei eta euren familiei zuzendutako saioa izango da. Haur bakoitzarentzat etxetik eskuoihal eta manta txiki bat eramatea eskatzen da. Olioa terapeutak eramango du.

Interesik izanez gero, inprimaki hau bete behar da. Plazak mugatuak izango dira: 12 haur eta haien laguntzaileentzako lekua egongo da.

esmalteriako ostiralak