HIZKUNTZAK

"Kirol Hastapenak" programa, kirol anitzak aniztasuna hauspotzeko

Jarduera fisikoa egitea oso garrantzitsua da gure osasun eta garapen fisikoa nahiz psikologikoa laguntzeko eta bultzatzeko. Are interesgarriagoa da hori guztia eskola-orduetara hain ohikoak ez diren kirol ezberdinak batzen baditugu. “Kirol Hastapenak” programak horretarako aukera eskaintzen die Lehen Hezkuntzako ikasleei: ikasmaila bakoitzean, hain ohikoa ez den kirol bat probatzeko aukera izaten dute eskola-orduetan, kirol bakoitzean espezialistak diren hezitzaileek gidatuta.

Oinarrizko kurrikulumak eskatzen duen bezala, konpetentzia motorra garatzeko saioak dira “Kirol Hastapenak” programakoak, Hezkuntza Fisikoa ikasgaiko saioen osagarri:

  • LH1: igeriketa-saioak egiten dituzte herriko kiroldegietan. Lau astez, egunero joaten dira.
  • LH2: irristaketa-saioak egiten dituzte Ikastolan bertan. Lau astez, astean behin, ikasgela bakoitzak lau saio izaten ditu.
  • LH3: kirol egokituko saioak egiten dituzte Ikastolan bertan. Aniztasun funtzionalari leku eginez, lau astez, astean behin, lau saio izaten dituzte ezagunak diren kirolak beste modu batera praktikatuz.
  • LH4: piragua-saioak egiten dituzte. Hiru saio izaten dituzte piraguarekin trebatu eta oinarrizko teknika eskuratzeko.
  • LH5: skate-saioak egiten dituzte Ikastolan bertan. Hiru saio izaten dira eta helburua skate-a erabiltzea eta oreka lantzea da.
  • LH6: surf-saioak egiten dituzte Zurriolako hondartzan. Hiru saio izaten dira eta surfa praktikatzea da helburua.
kirol hastapenak