HIZKUNTZAK

Kilometroak 23 aldizkariaren bigarren alea kalean da

Kilometroak 23 aldizkariaren alea kalean da, 36 orrialdeko gehigarria.

Urte oparo eta emankorra izaten ari da aurtengo Kilometroak Urtea, hamaika ekitaldirekin; eta Kilometroak Eguneko jaiarekin jarriko diogu ginga urriaren 1ean.

Kilometroak Urteak emandakoaren errepasoa aurki daiteke bertan, baita elkarrizketak eta artikuluak ere, besteak beste, denda ibiltariaz eta ikasleek Kilometroak jaiari buruz duten uste eta nahiaz.

Eta nola ez, Kilometroak Eguneko egitaraua, guneen azalpena eta urriaren 1erako antolatutako ekimen guztien xehetasunak ere aldizkarian topatuko dituzue.

Banatu berri da Orereta Ikastolako familien artean. Herriko hainbat denda eta ostatutan ere egongo da eta milaka ale banatu dira, baita ere, Gipuzkoako Ikastola guztietako familien artean.

Zuk ere, gustu baduzu, behean duzu irakurgai!

aldizkaria erriola Kilometroak