HIZKUNTZAK

Ikasle ohien bazkaria irailaren 23an, Añabitarten. Zatoz!

2017ko esperientzia eta oroitzapen atseginak gogoan, Ikastolaren 60. urteurrena eta Kilometroak urtea ere aitzakia hartuta, Orereta Ikastolako ikasle ohien bazkaria egingo da 2023ko irailaren 23an Añabitarten. Tiketak salgai dira jada (30€) Erriola dendan (herriko enparantza, 11); Bizum bitartez edo transferentzia eginda (Laboral Kutxa: 3035 0011 21 0110144146) ere eros daitezke. Irailaren 18an amaitzen da bazkaritarako tiketak erosteko epea.

Irailaren 23an, garraio-zerbitzua izango da Tulletik Añabitartera igo eta bertatik jaisteko; 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara ordu-erdiro, hurrenez hurren. Menua ondorengoa izango da: entsaladilla errusiarra, iberikoak, hegaluzea eta saiheskia parrillan, eta Ezeizako pasteltxoak postretarako. Alergiarik izanez gero, menu bereziren bat behar izanez gero edota bazkari begetarianoa nahi izanez gero, erriolagunea@oreretaikastola.eus helbide elektronikora bidali behar da mezua irailaren 15a baino lehen. Bazkaria jaitsi eta gorputza pixka bat mugitzeko, dantzaldia izango da 17:00etatik aurrera Iker Rodriguez DJaren eskutik.

Lagun zaharrak berriz ikusi, Ikastola garaiko istorioak gogoratu, Añabitarteko txokoetan barrena ibili (eta galdu), ederki bazkaldu, dantza egin eta kantatu… Hala nahi eta ahal duen ikasle ohi oro gonbidatu nahi du Orereta Ikastolak irailaren 23ko hitzordura. Apuntatu zita agendan! Zatoz!

bazkari erriola ikasle ohi Kilometroak