HIZKUNTZAK

LH 4. mailako ikasleak, komikigile

Orereta Ikastolako LH 4. mailako ikasleek komikigintza landu dute bigarren hiruhilekoan, plastikako saioetan.

Komikia zer den eta zein ezaugarri dituen aztertuz hasi zuten proiektua. Komikiaren ezaugarriak identifikatu, pertsonaien sorkuntzan trebatu eta istorioak landu ondoren, ikasle bakoitzak komiki bat sortu zuen eta ikasgela bakoitzean komiki bilduma bat osatu zuten ikaskide guztien lanekin.

Proiektuari amaiera emateko, Komikiaren Egunaren (martxoak 17) aitzakian, beren sorkuntzak Lekuona Fabrikako komikien gunean utzi zituzten, herritar guztiek horiek ikusteko aukera izan dezaten; katalogotatuta baitaude edonork edonoiz maileguan hartzeko aukera izan dezan, beste edozein libururen gisan. Horrez gain, udal liburutegiko langileekin elkarlanean, Lekuonan interesgune berezi bat jarri zuten hamabost egunez, komikien sorkuntza prozesua erakusten duen bideoarekin eta beren lanen bildumekin.

Prozesuak berak badu komiki bat sortzeko adina mami! Ea nor animatzen den!

komikiak Lehen hezkuntza plastika