HIZKUNTZAK

LH2ko ikasleek Herri Urratsen 40. urteurren festan parte hartu dute

Adaxka Berriak ekimenaren baitan, Orereta Ikastolako LH2ko ikasleek Herri Urratsen 40. urteurren festan parte hartu berri dute, Baionako Lauga aretoan apirilaren 2an egin zen festan. Hurrenez hurren, Berria egunkariaren, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen eta Orereta Ikastolaren 20., 35. eta 60. urtemugak ere ospatu genituen elkarrekin.

Kilometroak 23-ren ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Orereta Ikastolako 2. mailako ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan. 

Adaxka Berriak ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an Musikasteren programaren barruan kontzertu bat eskaintzea da. Aurretik, ekimen ezberdinak antolatu dira; horien artean, apirilaren 2ko Baionako festa.

adaxka berriak erriola Kilometroak