Urmuga jaialdiak, Kantauri eta Mediterraneo isurialdeak batzen dituen muinoetan barrena, Euskal Herria mendebaldetik ekialdera gurutzatzen du; gure herria mendiz lotuz, euskaraz josiz eta musikaz nahiz kulturaz blaituz. Aurten, laugarren edizioa, uztailaren 12tik 30era ospatuko da. 19 mendi ibilaldi edota zeharkaldi eta 12 kontzertu eskainiko ditu Euskal Herriko zazpi probintzietan barrena. Kontzertuetako bat Añabitarten izango da, uztailaren 19an. Joango gara gogoangarria izango den ilunabarrak bere egingo dituen talde eta artisten berri ematen; bien bitartean, apuntatu hitzordua agendan!
Urmugatik pasatu dira eta pasatuko dira aurten ere Euskal Herri osoko eta atzerriko musikagintzan erreferente diren izen ugari. Et Incarnatus Orkestraren ingurumarian ariko dira. Sekula musika emanaldirik ospatzea pentsatuko ez litzatekeen naturagune zoragarri eta berezietara gonbidatu nahi da jendea. Hiri eta populazio gune nagusietatik atera, eta mendia eta musika uztartuz, kultur proposamen aberatsa Euskal Herriko landa eremuetara zabaltzea da asmoa.