HIZKUNTZAK

Aurten ere antolatuko ditu udalekuak Orereta Ikastolak

2 urtetik hasi eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu aurten ere Orereta Ikastolak.

Ekainaren 26tik uztailaren 21era arteko iraupena izango dute udalekuek; goizez, 08:00etatik 13:00etara. Bi urteko haurrak Ikastolak Esmalterian duen egoitzan egongo dira, eta gainontzekoak, berriz, Añabitarten.

Hala nahi duten familia guztiei (ez Ikastolakoei bakarrik) zuzendutako eskaintza da, eta izena emateko epea irekita dago datorren maiatzaren 10era arte.

Hezkuntza formalaren osagarri, euskaraz eta mendialdean

Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea eta hori hezkuntza formalaren osagarri izatea dira Orereta Ikastolako udalekuen helburuak. Haurren behar, nahi, jakin-min, gustu eta erritmotik abiatuta aritzen gara lanean. Horrez gain, 2 urtekoak ez beste haur guztiak Añabitarten egoten dira, espazio berdez inguratutako eta azpiegitura onez hornitutako gunean.

Bi urteko haurrentzako udaleku-eskaintza bakarra da Ikastolarena herrian. Ikasturtean zehar adin horretako haurrekin egoten diren Ikastolako hezitzaileak izaten dira haien begiraleak.

Informazio gehiago eta izen-emateko aukera, hemen.

udalekuak