HIZKUNTZAK

Bedatselekuak antolatu ditu Orereta Ikastolak

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, egun Bedatselekuak (udaberriko egonaldiak) eta Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak.

Bedatselekuen ardatza udaberria bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatuko dute haurrek.

Bedatselekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Bedatselekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu.

Norentzako

HH3-LH3ko haurrak (izan Ikastolako ikasleak edo ez)

Noiz eta non

Apirilaren 3tik 14ra (09:00etatik 13:00etara)
* Zaintza zerbitzua (08:00etatik 09:00etara)

Ikastolako Linoko eraikinean

Prezioa

1. txanda (apirilak 3-5): 57€/ikaslea
2. txanda (apirilak 11-14): 76€/ikaslea

Goizetako zaintza zerbitzua:
1. txanda (apirilak 3-5): 6€/ikaslea
2. txanda (apirilak 11-14): 8€/ikaslea

Helburuak

* Euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
* Behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
* Haurrak protagonista izatea, beren parte-hartzea izatea oinarri.
* Bedatselekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
* Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Izen-ematea

Martxoaren 10era arte, inprimaki hau betez.

aisia bedatselekuak hezkuntza