2022ko Gau Beltza pasa berritan, esker oneko hitzak baino ez ditu Orereta Ikastolak asteleheneko festa posible egin zenuten ikasle, familia, langile, eragile eta herrikide guztientzako.
Kalabazaren Ibilbidea trikimako gainean egin zuten eta bihurrikeriatan ibili ziren ikasleentzako, musika jotzen, dantzan eta kriseiluak eramaten aritu ziren neska-mutilentzako, lastargi eta piroteknia artean murgildu ziren langile eta familientzako, festaren amaieran denok elkarrekin jateko kalabaza pastelak egiten aritu zineten familientzako, Urdaburuko zintzilikarientzako, adar eta txalaparta jotzaileentzako, Amulletako danbor kofradiarentzako, Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneko gaztain-erretzaileentzako, Egiluze sagardotegiarentzako gaztainen lagungarri jarritako edari goxoagatik, Ereintza dantza taldeko eta Herri Arte Eskolako dantzarientzako, Kontari abesbatzako kideentzako, Xenpelar AEKko beldurrezko ipuin kontalarientzako, Kuiandererekin herrian barrena ibili zineten denentzako, beldurrak idatzi eta Izuen Eltzera bota zenituztenentzako, guztia antolatzen nahiz jasotzen aritu zinetenentzako; eta zergatik ez, amaierako euri-jasarentzako ere bai, sua itzaltzen lagundu zigulako 🙂 Eskerrik asko, bihotzez, den-denei!
Gozatu Gau Beltzeko bideo-laburpenaz eta argazki-galeriez!
Argazki-galeriak
Errenteria-Oreretako Hitza
Mendi Urruzuno
Unai Huizi