HIZKUNTZAK

Eskolako Agenda 2030en baitan, herriko larre eta zelaien inguruan egindako lanketa aurkeztu diote alkateari

Eskolako Agenda 2030 programaren barruan, aurten landutakoaren inguruko informazioa emateko eta guztien artean konpromiso batzuk Udalari eskatzeko, herriko alkate Aizpea Otaegirekin elkartu ziren Orereta Ikastolako LHko hainbat ikasle, herriko beste eskola eta ikastetxeekin batera. Ikasleek iaz ezagutzen hasitako 15. Garapen Jasangarrien Helburuarekin jarraitu dute, oraingoan Larreak, Zelaiak eta Landare itsutasuna aztertuz.

Eskolako agenda 2030 Garapen jasangarria