HIZKUNTZAK

Udalekuen eskaintza HH2tik LH6ra

Urtero legez, Ikastolak aurten ere antolatuko ditu bere Udalekuak. Ekainaren 27tik uztailaren 15era izango dira, 2 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako (HH2-LH6). 

Maiatzaren 6ra arteko epea dago izena emateko. https://oreretaikastola.eus/udalekuak-2022/  webgunean dituzue xehetasun guztiak eta izena emateko aukera.

Udako oporraldian ere aisialdirako aukera euskalduna eskaintzea da Orereta Ikastolako udalekuen helburua eta erabateko lotura du gure hezkuntza-proiektu eraldatzailearekin. 

Aurreko urteko bideari jarraituz, aurten ere, HH3tik LH6ra, Zirimola (Ikastolen Elkarteko aisialdi-taldea) arduratuko da gure Udalekuen kudeaketaz. Izan ere, azken urteetako esperientziak balorazio ona jaso zuen.

2 urteko haurren Udalekuez Ikastola arduratuko da zuzenean, Zirimolak ez baitu adin horretako neska-mutilentzako eskaintzarik. 2-3 urteko haurrentzat hezitzailearen erreferentziak duen garrantziaz jabetuta, urtean zehar Ikastolan lanean aritzen diren hezitzaileak egongo dira haiekin, programazioa zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokituz. Esmalterian izango da eskaintza hau.