HIZKUNTZAK

“ari(H)itzak” aldizkaria DBHko ikasleen eskutik

Eskuartean duzuen aldizkaria “ari(H)itzak” aldizkari berria da, Orereta Ikastolako DBHko ikasleon aldizkaria. Bertan, ikastolan azken hilabeteetan egin diren ekimen eta proiektuen berri izango duzue. Baina ez hori bakarrik; aldizkari partehartzailea eta dinamikoa izango da, eta horretarako, guk, ikasleok, gure txokoa izango dugu. Urrutira joan gabe, Ikastolan, zer kontatu asko dugulako. Urtean hiru aldizkari argitaratuko ditugu, hiruhileko bakoitzeko bat. Ongi etorri, beraz, guztion plaza izango denaren lehen ale honetara.

Irakurri: https://issuu.com/eetxeberria/docs/01.ari_h_itzak_

aldizkaria arihitzak dbh-ko ikasleak