Agisasen, Gipuzkoako gizarte integratzaile eta animatzaile sozio kulturen elkartearen, urteko galan Ikastolako LH5eko ikasleek parte hartu dute gonbidatu izarrak bezala, bertaratu diren guztientzat sorpresa. Galan, ETS taldearen “Zurekin batera” zeinu-hizkuntzan interpretatu dute. Iaz gelan egindako lanketa batean arrakasta handia izan zuten ikasleek, eta horri lotuta iritsi da Agisasen gonbita. Eskerrik asko!
