Urtarrilaren 18tik 29ra egongo da zabalik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara arteko ikasleen matrikulazio-garaia.
COVID-19aren eraginez, ez dugu ohiko ate irekien saiorik izango Orereta Ikastolan. Horien ordez talde txikitako bisitak eskainiko dira, aldez aurretik hitzordua hartuta. Aurten martxan jarri berri den Añabitarteko baso-eskola ezagutzeko bisitak ere izango dira.
- HHko bisitak: urtarrilaren 13tik 29ra, astean hirutan (hartu hemen hitzordua).
- LHko bisitak: urtarrilaren 20an eta 27an (hartu hemen hitzordua).
- DBHko bisitak: urtarrilaren 14an eta 21ean (hartu hemen hitzordua).
- Baso-eskolarako bisitak (HH-LH): urtarrilaren 23an eta 24an (hartu hemen hitzordua).
- Bakarkako bilerak: hartu hemen hitzordua
Orereta Ikastolako berritasun nagusiak Añabitarteko baso-eskola, DBHko ikasgela inklusiboak, Haur Hezkuntzako eraikin berria (Esmalteria Berria), etxeko otorduak eta IKTetan egindako indarra dira.
Informazio gehiagorako, zalantzak argitzeko… idatzi mezua matrikulazioa@oreretaikastola.eus helbide elektronikora edo deitu 943 52 03 97 telefono-zenbakira.
Ikastola, herri ekimeneko Euskal Herriko eskola publikoa
Orain mende erdia baino gehiago ireki genituen ateak euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta. Egun, 0-18 urte arteko kalitatezko hezkuntza-proiektu eraldatzailea, euskalduna, Euskal Herrikoa eta burujabea da Ikastolona; Euskal Herrian, euskaran zein euskal kulturan oinarritua eta beste hizkuntza nahiz kulturei irekia.
Irabazi asmorik gabeko herri onurako kooperatiba da Orereta Ikastola, ekimen herritarrez sortutako herritarrren komunitatea. Herritik eta herriarentzako sortua, denona eta denontzako.