HIZKUNTZAK

oreretaikastola.eus webgune berria martxan da

Martxan da www.oreretaikastola.eus webgune berria. Herriko Talaios kooperatibarekin elkarlanean garatu dugu tresna. Ikastolako komunikazio-sistemaren bihotza izatea du helburu, gainontzeko tresnen oinarri eta iturri.

Informazioa modu argi eta azkarrean eskuragarri egoteko xedez, hartzailearen profilaren eta beharren baitan antolatutako azpi-webguneak osatuko ditugu. Momentuz, atala orokorra eta familiena daude eskuragarri.

Iradokizunik edo proposamenik izanez gero, gustu handiz jasoko ditugu oinean topatuko duzuen iradokizun eta proposamenen atalean.

On egin!

webgunea