Udalekuak 2026
Urtero legez, Orereta Ikastolak udalekuak antolatu ditu hala nahi duen herriko 2 eta 12 urte arteko haur ororentzako (ez soilik Ikastolakoentzako), ekainaren 22tik uztailaren 17ra.
Udalekuek Ikastolaren proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Udalekuen programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu. Horretarako lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa… dira, horiek haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantziaren jakitun baikara.
Izen-ematea: martxoak 11 – maiatzak 13
Udatxiki (HH2)
Udalekuez ulertzen dena, kontzeptua bera, egokitzea erabaki dugu, eskaintza adin honetako haurren beharretara gehiago moldatzeko. Begiraleak hezitzaileak dira, Haur Hezkuntzako ikasketak dituzte, eta urteak daramatzate gurekin lanean. Haurren ikasturtean zeharreko tutoreekin biltzen dira aurrez, programazio zein ekintzak haurren behar, nahi eta interesetara egokitzeko.
| Adina | 2023an jaiotakoak (2-3 urte) |
| Egutegia | 1. astea: ekainak 22-26 2. astea: ekainak 29 – uztailak 3 3. astea: uztailak 6-10 4. astea: uztailak 13-17 |
| Ordutegia | 08:00-13:00 (sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte) |
| Lekua | Esmalteria |
| Prezioa | 120 €/astea (kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke) |
| Informazio gehiago | 943 52 03 97 udalekuak@oreretaikastola.eus |
| Oharrak | · Hezitzaileak Orereta Ikastolako langileak izango dira · Taldea ateratzeko gutxieneko kopurua: 8 haur |
Eman Hegoak (HH3-HH5)
Añabitarten, mendialdean, egongo dira haurrak. Naturagune eta azpiegitura aproposak ditu Orereta Ikastolak bere Añabitarteko gunean, eta horiez gozatuko dute haurrek udalekuetan. Horrez gain, bestelako irteera eta txangoak egitea ere aurreikusten da.
| Adina | 2020-2022 artean jaiotakoak (3-6 urte) |
| Egutegia | 1. astea: ekainak 22-26 2. astea: ekainak 29 – uztailak 3 3. astea: uztailak 6-10 4. astea: uztailak 13-17 |
| Ordutegia | UDALEKUAK: 09:00-13:00 edo 09:30-13:30 (autobusaren antolaketaren baitan) ZAINTZA: Goiza: 08:00-09:00 (sartzeko azken ordua: 08:45) Eguerdia: 13:00-14:00 |
| Lekua | ZAINTZA: Linoko eraikina AUTOBUSA: Linoko geltokia UDALEKUAK: Añabitarte (+ bestelako irteera eta txangoak) |
| Prezioa | UDALEKUAK: 105 €/astea (kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke) (autobus-zerbitzua prezioan sartuta dago) ZAINTZA: 11 €/astea (1h egunean) 22 €/astea (2h egunean) |
| Informazio gehiago | 943 44 51 08 zirimola@ehi.ikastola.eus |
| Oharrak | · Hezitzaileak Zirimolakoak (Ikastolen Elkartearen aisialdi taldea) izango dira · Taldea ateratzeko gutxieneko kopurua: 8 haur |
Udaktiboa (LH1-LH6)
Kirol, ekintza eta irteera anitzak eskainiko dira, udaleku aktiboak izango dira hauek. Gai ezberdinak landuko dira astero eta horri lotutako ekintzak egingo dira egun horietan.
| Adina | 2014-2019 artean jaiotakoak (6-12 urte) |
| Egutegia | 1. astea: ekainak 22-26 2. astea: ekainak 29 – uztailak 3 3. astea: uztailak 6-10 4. astea: uztailak 13-17 |
| Ordutegia | 08:30-13:00 (sarrera-ordu malgua, 09:00ak arte) |
| Lekua | Lino |
| Prezioa | 100 €/astea (kontratazioa asteka edo osorik egin daiteke) |
| Informazio gehiago | 943 52 03 97 udalekuak@oreretaikastola.eus |
| Oharrak | · Hezitzaileak Tximeleta elkartekoak izango dira · Taldea ateratzeko gutxieneko kopurua: 8 haur |