Udatxiki 2025: izen-ematea
Ordainketaren eta baja eskaeren gaineko oharrak:
Orereta Ikastolak 2025eko maiatzaren 14an eginda dauden matrikulak hartuko ditu kontuan eta horren arabera, ondorengo ordainketa- edota baja-irizpideak jarraituko ditu:
- 2025eko maiatzaren 19an, udalekuetan izena eman duten familiei hala dagokien zenbatekoaren %60a kobratuko zaie. Gainontzeko %40a ekainaren 20an kobratuko da. Ikastolako ikasle ez diren haurren familiekin emailez jarriko da Ikastola harremanetan ordainketa kudeatzeko.
- Ekainaren 20tik aurrera bajarik egongo balitz, behar bezala justifikatutako kasuetan %90a itzuliko da. Gainontzeko kasuetan, %10a. %90a ondorengo kasuetan itzuliko da, beti ere agiri baten bidez frogatuta:
- Gaixotasun edo istripuagatik (medikuaren frogagiria behar da)
- Justifikatutako ustekabeko edo beharrizan larriagatik
- Behin udalekuak hasita ez da dirurik itzuliko.