Osasun-azterketak 2024-25
Ohi bezala, Fraternidad-Muprespa mutualitatearekin egingo ditugu urteko osasun-azterketak. Oinarrizko ohiko azterketez gain, ondorengo azterketa osagarriak egiteko aukera ere badago: azterketa ginekologikoa, emakumeek; PSA markatzailea (odol-analisiarekin batera), 50 urtetik gorako gizonezkoek; eta azterketa laringoskopikoa, denek. Azken hiru azterketen kostuaren %50a langile bakoitzak hartzen du bere gain, Ikastola egiten da kargu beste %50az eta oinarrizko ohiko azterketen %100az. Azterketa guztiak borondatezkoak dira.
Bete, mesedez, beheko inprimakia azterketak antolatu ahal izateko. Azterketak egin nahi ez badituzu ere, erantzun, arren, aipatu formularioa, horren jakitun izan behar baitugu. Martxoaren 16a da horretarako azken eguna.