-
Zein da jangelan baja emateko azken eguna/ordua eguneko otorduan %50eko deskontua izateko?
Beranduenez, egunean bertako goizeko 10:00etan abisa daiteke ikaslea egun horretan ez dela jangelara joango. Inikaz egin behar da. -
Bazkalostean, zein ordutan jaso daitezke bi eta hiru urteko haurrak?
HH2-ko haurrak bazkalostean (13:45-14:00) nahiz siestaren ondoren (15:15-16:30) jasotzeko aukera dago. HH3-ko ikasleak 14:30-15:00ak artean jaso daitezke. -
Nola instalatzen da Ikastolako Inikako app-a?
Google Play (Android) edo App Store-an (IOS) "Inika Gurasoak/Familias" app-a bilatu eta deskargatu behar da. Hori eginda, Inikako erabiltzaile-izena eta pasahitza jarri beharko dituzu hala dagokien lekuan Ikastolako Inikako app-a erabiltzen hasi ahal izateko. Gailu mugikorretan app-a erabiltzea aholkatzen da. Web bertsioa mahai gaineko ordenagailuetarako pentsatuta dago.