Idazkaritza-akademikoa: 2025-26 ikasturte amaierako egutegia
Ikasturte amaieran hainbat lan akademiko pilatzen dira; tartean, ikasturte amaierako ebaluazioari lotutakoak. Zuzen eta garaiz betetzea garrantzitsua denez, lan horiek burutzeko 2026ko ekaineko kronograma egin eta adostu da Ikastolako zuzendaritza-taldean eta pedagogia batzordean. Gogoan izan eta aintzat hartu, mesedez.
| Mugarria | Arduraduna Agentea | Data |
|---|---|---|
| Azken kalifikazioak eta banan-banakako txostenak bete INIKAn | Etapako zuzendaria Irakasleak | Ekainak 19 (ostirala) |
| Hezkuntza Saileko «notak eta faltak» aplikaziora bolkatu | Zuzendari pedagogikoa Idazkari akademikoa | Ekainak 22 (astelehena) |
| Akta zirriborroak inprimatu | Zuzendari pedagogikoa Idazkari akademikoa | Ekainak 23 (asteartea) |
| Akta zirriborroak berrikusi (kalifikazioak, HI, CNE, promozio-erabakia…) eta zuzendu beharrekoak jaso | Etapako zuzendaria Irakasleak | Ekainak 23 (asteartea) (12:00etarako) |
| Zuzenketak egin Hezkuntza Saileko «notak eta faltak» aplikazioan | Zuzendari pedagogikoa Idazkari akademikoa | Ekainak 24 (asteazkena) (12:00etatik aurrera) |
| Aktak itxi eta ziurtagiri digitalak osatu | Zuzendari pedagogikoa Idazkari akademikoa | Ekainak 24 (asteazkena) (12:00etatik aurrera) |
| Aktetan CNEi dagozkien diligentziak sartu eta aktak inprimatu | Zuzendari pedagogikoa Orientatzaileak | Ekainak 24 (asteazkena) (12:00etatik aurrera) |
| Aktak sinatu | Etapako zuzendaria Irakasleak | Ekainak 25 (osteguna) (12:00etarako) |
| Akten oniritzia ikuskaritzan | Zuzendari pedagogikoa | Ekainaren 25etik aurrera |