HIZKUNTZAK

ZUZENDARI NAGUSIA


Orereta Ikastolak zuzendari nagusia behar du.

Eginkizun nagusiak:

  • Orereta Ikastolaren estrategia diseinatu eta zehaztu ezarrritako helburuak lortzeko: Orereta Ikastolaren jasangarritasun ekonomikoa eta erakundearen jarraipen soziala bermatu. Urteko kudeaketa planaz arduratu
  • Kudeaketa ekonomikoa zuzendu
  • Giza baliabideak kudeatu
  • Barne nahiz kanpo komunikazioa kudeatu
  • Komunitatea sendotu (ikasle + familia + irakasle/langile)
  • Kudeaketa sistemez arduratu

Eskatzen da:

  • Enpresa Administrazioan, Ekonomian, Hezkuntza Kudeaketan edo antzeko arlo batean unibertsitate titulua
  • Kudeaketa edo ekonomia arloko lanpostuetan esperientzia egiaztatua, bereziki hezkuntzan edota erakundeen esparruan
  • Euskaran, gutxienez, C1 mailako ziurtagiria

Aintzat hartuko da:

  • Euskal hezkuntza sistemaren eta Ikastola Ereduaren ezagutza; baita hezkuntza eta kooperatiba araudiaren ezagutza ere.

Eskaintzen da:

  • Jardunaldi osoko lanaldia
  • Kontratu mugagabea, legez ezarritako probaldiarekin

Izena emateko modua eta epea:

Orereta Ikastolaren zuzendari nagusia izateko lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, hemen egin behar duzu. Azaroaren 20a da horretarako azken eguna.


[ZERBITZU OSAGARRIAK] LAN-POLTSA EGUNERATZEKO DEIALDIA


Orereta Ikastolak zerbitzu osagarrietako (jangela, garraioa eta zaintza) hezitzaileen lan poltsa zabalik du 2025-26 ikasturterako sortzen ari diren eta sor daitezkeen beharrak asetzeko.

Lan-poltsan egoteko interesa duenak erregistratu dezala curriculum vitae-a “gurekin lan egin” atalean.


[IRAKASLEAK] LAN-POLTSA EGUNERATZEKO DEIALDIA


Orereta Ikastolak zabalik du 2025-26 ikasturterako irakasleen lan-poltsa.

Hurrengo ikasturtean Orereta Ikastolan lanean aritzeko interesa duenak erregistratu dezala bere curriculum vitae-a “gurekin lan egin” atalean. Bertan datuak, lan-ibilbidea eta ikasketak adierazi/eguneratu, mesedez. Abuztuaren 31ra arteko epea dago horretarako. Ondoren, jasotzen diren curriculum-ak barematu, elkarrizketak egin eta ordezkapenetarako hautagaien zerrenda osatuko da.