HEZIKETA ZENTROEN IKASLEEN DATU PERTSONAL, IRUDI ETA BIDEOEN INGURUKO PRAKTIKA ONAK
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak gidaliburu bat argitaratu du datuen babesari buruzko legediaren gainean, heziketa sektorera egokituta. Bertan, heziketa zentroek ikasleen, irakasleen, guraso edo tutoreen datu pertsonalen tratamenduen inguruan jarraitu behar duten jokaera-prozedura ezartzen da. Ondoren, laburki, galdera erantzunen bidez, zuentzat interesgarria izan daitekeen heziketa zentro batean ager daitezkeen zalantza sorta bat adieraziko da, edozein egunetan suertatzen diren datu pertsonalen babesaren inguruko gaietan nola jardun behar den jakiteko:
-
Hezkuntza zentroek ikasleen irudiak har ditzakete eskola-jardueretan
Ikastola heziketa-funtzioarekin lotutako ekintzetan irudiak hartzeko legitimatuta dago.
Aldiz, hartzen diren irudi edota bideoak heziketa funtzio horretatik at daudenean
(adibidez, zentroaren difusio edo zabaltzea) interesdunen edo beraien guraso edo
tutoreen adostasuna eskatu beharko da.
Halaber, posible da eskola-ingurunean garatzen diren ekitaldietan argazkiak ateratzea
gurasoek horietara sarbidea izateko helburu bakarrarekin. Sarbide hori ikasle, guraso
edo tutoreen aurrez aurreko identifikazio eta autentifikazioaren bidez gauzatu behar
da (adibidez Intranetean). Irudi edota bideoetara sarbidea duten pertsonek ezin dituzte
horiek era irekian zabaldu. -
Irakasleek ikasleen irudi edo bideoak har ditzakete eskola jarduera baterako?
Bai, betiere heziketa eta programazioaren garapenaren barnean dagoen area, materia
edo moduluarekin bat badator. Hala ere, honek ez du nahi esan irudi edo bideo hori era
irekian zabaldu daitekeenik Interneten. Hau da, irudi horien sarrera ekintza horietan
parte hartzen duten ikasle, guraso edo tutore eta irakasleentzat mugatua egongo da. -
Familientzat irekiak diren ekitaldietan parte hartzen duten senideek ikasleen irudiak har ditzakete?
Bai, baldin eta hartutako irudi edo bideoak etxeko edo erabilera pertsonalerako soilik
badira. Familiaren batek ateratako irudiak zabaltzearen kasuan (adibidez, Interneten
publikatzea) familia kide horren erantzukizuna izango litzateke, beraiek erantzunez, ez
Ikastolak.
Gomendagarria da Ikastolak familiei honetaz informatzea, familiek argi izan dezaten nola
jokatu behar duten eta argazki edo bideo horiek zabaltzearen kasuan, beraiena dela
erantzukizuna. -
Heziketa zentroan bertan garatzen den ekitaldi bat ezeztatu behar da gurasoren batek bere seme-alabaren argazkiak ateratzea nahi ez duelako?
Ez, ez da ekitaldia ezeztatu behar. Gurasoei informatu behar zaie nola argazki edo
bideoak atera daitezkeen baina esklusiboki etxeko edo erabilera pertsonalerako izan
behar dela. -
Heziketa-zentroek beraien instalazioetan argazkiak debekatzeko ahalmena dute?
Bai, zentroak irizpide bezala ezarri dezake argazkiak ateratzearen debekua.
-
Posible da zentrotik kanpoko jardueren garapenean irudiak ateratzea?
Interesdunen edo beraien guraso edo tutoreen adostasuna beharrezkoa da, irudia
heziketa-funtziotik kanpo hartzen baldin bada.
Grabazioa hirugarren batek egiten badu (adibidez enpresa bateko arduradunak,
bisitatzen ari diren museo batek), hirugarren horien betebeharra izango da adostasuna
jasotzea. -
Publikatu daitezke jangelan ikasleen menuak?
Bai, elikadura-behar bereziak dituzten ikasleak egon baitaitezke. Aldiz, ez da
beharrezkoa ikasleen izen-abizenak eta menuaren erlazioa duten zerrenda publikoak
egotea. Nahikoa da jangela zerbitzua eramaten duen pertsonalak zerrenda hori
edukitzearekin.
Premiazko beharra egotekotan, adingabearen osasuna gailentzen da, dau
babesaren legediaren aurrean. -
Heziketa-zentroek posible ahal dute iragarki-tauletan edo ikasgeletako ateetan ikasleen klaseak eta aktibitateak publikatzea (bakoitzaren izenarekin)?
Bai, baina bakarrik interesdunek banaketa edo antolakuntzari buruzko informazioa
jasotzeko arrazoizko denboran batean. Hala ere, heziketa-zentroak hezkuntzaren
kudeaketarako plataforma bat izatearen kasuan, gomendagarria da informazio hori
plataformaren bidez eskaintzea (erabiltzaile eta pasahitza erabiliz). -
Kalifikazioak publiko egin daitezke?
Kalifikazioak ikasleei eta gurasoei jakinarazi behar zaizkie. Aukera egokia da hezkuntza
plataformen bitartez egitea, sarbidea erabiltzaile eta pasahitz bitartez ezarriz. Hala
ere, posible da ikasgelan kalifikazioa erakustea edo ahoz adieraztea, betiere ikasleei
pertsonalki eragin ahal dizkieten komentario gehigarriak saihestuz. -
Publikatu ahal dira Ikastolaren web orrialdean irakasle, tutore eta zentroko beste arduradunen datuak? Eta ikasleenak?
Web orrialdea irekia denean, hau da, bereizkuntzarik gabe edozein pertsonak sarbidea
duenean eta gainera heziketa funtzioa aurrera eramateko beharrezkoa ez denean,
aurretiazko adostasuna eskatu beharko da. Ordea, publikatzen den informazioa ikasle,
guraso edo tutoreei murriztuta badago publikatu daiteke, betiere irakasleei informatuz.
Ikasleen irudi edo bideoak publikatzearen kasuan adostasuna eskatzea ezinbestekoa
da. Posible eta gomendagarria izango litzateke ikaslea identifikatu ezin izateko moduko
argitalpenak egitea, hala nola, irudiak pixelatuz.
Horrez gain, eskola ingurunean garatutako ekitaldietako irudi edota bideoak publikatu
daitezke helburu bakarrekin: guraso edo tutoreek irudi edo bideoetara sarbidea izatea,
betiere ingurune seguru batean aurretiazko identifikazio eta autentifikazioarekin -
Baimenduta al dago Whatsapp erabiltzea irakasleen eta gurasoen/legezko tutoreen artean?
Ez da gomendatzen irakasle eta gurasoen artean edo irakasle eta ikasleen artean
WhatsApp bezalako berehalako mezularitza-aplikazioak erabiltzea. Hala ere,
adingabearen interes gorena konprometituta badago (adibidez, eskola-txango bateko
istripua edo ondoeza) eta gurasoak, guraso-ahalaren titularrak, informatzeko eta
lasaitzeko helburuarekin, irudiak hartu eta bidali ahal izango zaizkie.