Gure ahotsak: Pello Añorga Lopez

Pelllo Añorga Lopez, magisteritza egin ondoren, Oiartzungo ikastolan aritu zen irakasle. 1986tik aurrera, ogibidez, ipuinak kontatzen jardungo du, eta ipuin-ordua sortzen. Eskoriatza Irakasle Eskolan, haur literaturaren gaineko azpiegitura garatzen aritu da: Haur Liburu Mintegia, Haur Liburu Aretoak, Galtzagorri elkartea… baita “Barnekotasunari” buruz lanean ere. Haur literatura landu du gehienbat: ipuina, poesia eta albuma. Lan asko ditu, eta sariak ez zaizkio falta: Etxepare sariak, 2007, 2015; Juul sariak, 2009, 2015, 2016, 2019, 2020; Euskadiko saria, 2007: Urrezko kalabaza, 2018.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2025 | 10:30 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Paul Sanchez |
2 | 2025 | 11:57 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Xuban Elberdin |
3 | 2025 | 13:02 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Endika Leonet |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Haurtzaroa | |
2 | Literatura | |
3 | Ipuin-kontaketa |