HIZKUNTZAK
  • Gema Salaberria

    Orereta-Errenteria (1954)

Gema Salaberriak 69 urte ditu eta 1954. urtean jaio zen Donostiako hirian, Herreran hain zuzen ere. Neska bakarra eta gazteena zen hiru anai-arrebatatik. Txikitan ikastea asko gustatzen zitzaion, baita lagunekin jolastea ere. Batxillerra atera zuen, baina gero ez zen unibersitatera joan. Gaztetan lagunekin ateratzen zen, eta Orereta-Errenteriako Alamedara joaten ziren dantza egitera, eta oso ondo pasatzen zuten.

Geroago, bulego batean lanean hasi zen tailer bateko kontuak eramaten eta bost urtez egon zen lan horretan. Hogei urte zituenean ezkondu egin zen eta lana utzi behar izan zuen garai horretan ohitura zen bezala. Bi alaba izan zituen eta ez zuen lanik egin. Alabak koxkortu zirenean familiak negozio bat jarri zuen eta lanean zegoen bitartean UNEDen psikologia ikasi zuen.

Zintak

#DataIraupenaProiektuaElkarrizketatzailea(k)
120242:11 minoreretaikastola.eus/gureahotsakOihan Aramberri
220243:33 minoreretaikastola.eus/gureahotsakOihan Aramberri
320242:49 minoreretaikastola.eus/gureahotsakOihan Aramberri

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.