Gure ahotsak: Bittoriano Retegi Retegi
1947an jaio zen Orereta-Errenteriako Egiluxe baserrian. Bere lehenengo lana basoan zuhaitzak landatzea izan zen 14 urte zituela. Geroago igeltsero lanetan eta Zikuinagako papeleran ibili zen. Ama Orereta-Errenteriakoa zuen, bere aita bezala. 21 urterekin, 1968an, Zeutara (Afrika) joan zen soldaduska egitera.
23 urterekin Beraun Arraun Taldean hasi zen arraun egiten eta Kontxako banderan parte hartu zuen San Juan taldearekin. Hondarribiako taldean ere arraun egin zuen.
30 urterekin ezkondu eta Hernanira joan zen bizitzera. Gaur egun Hernanin bizi da, baina Orereta-Errenteriara etorri behar izaten du bere bilobak zaintzera.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2023 | 1:36 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Eñaut Plata |
2 | 2023 | 2:02 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Maialen Aguado |
3 | 2023 | 1:30 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Harriet Sanchez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Haurtzaroa | |
2 | Soldaduska | |
3 | Baserria |