HIZKUNTZAK

Konpetentzietan eta funtzioetan oinarritutako langile berriaren edo ordezkoaren ebaluazioa egiteko orrialdea duzu hau. Bertan aurkituko duzu konpetentzien azalpena eta hemen lanpostuen profilak (funtzioen deskribapenarekin).

Langile guztientzat orokorrak diren konpetentziak:

  • Talde-lana

    Definizioa:

    Taldekideen artean elkarlana bultzatzeko eta harremanak zaintzeko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak:

    ELKARLANERAKO GAITASUNA:

    • Taldekideekin lankidetzan aritzen da.
    • Zuzendaritza taldearekin lankidetzan aritzen da.
    • Eskatzeko eta eskaintzeko gaitasuna du.
    • Parte-hartzailea da.
    • Lanen eta arduren banaketa gauzatzen du.
    • Delegatzeko gaitasuna du.
    • Adostasunetara iristeko gaitasuna du.
    • Taldean hartutako erabakiak erantzukizunez betetzen ditu.
    • Praktika onak nire lankide eta taldekideen artean partekatzeko gaitasuna du.

    PERTSONEN ARTEKO HARREMANETARAKO GAITASUNA:

    • Pertsonen arteko harremanak zaintzen ditu.
    • Iritzi ezberdinak entzun eta jasotzen ditu.
    • Nire iritzia ematen du.
    • Gatazkak kudeatzen ditu.
    • Konfiantzazko giroa sortzen du.
    • Elkarbizitza sustatzen du.

  • Gatazken kudeaketa

    Definizioa:

    Egunerokoan, irakasle-hezitzaile lanean, gurasoekin edo langileen artean sortzen diren elkarrizketa deserosoak eta gatazkak arrakastaz bideratzeko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarria:

    IDEIAK ARGI ETA ASERTIBITATEZ ADIERAZTEKO GAITASUNA:

    • Lankide, ikasle eta familiekin harremana izan eta komunikatzeko gaitasuna du.
    • Adierazi nahi dudan ideia edo informazioa garbi adierazten du.
    • Mezuak zehaztasunez ematen ditu.
    • Asertibitatez hitz egiten du.
    • Mezua emateko momentua egokitu edo adosten du.
    • Jasotzaileak mezua modu egokian ulertu duela ziurtatzen du.

    ENTZUTEKO GAITASUNA:

    • Besteak entzun eta iritzi edo ikuspuntu ezberdinak jasotzen ditu.
    • Entzute aktiboa gauzatzen du.

    ADIMEN EMOZIONALA:

    • Norberaren emozioak antzeman eta adierazteko gaitasuna du.
    • Besteen emozioak antzeman, onartu eta haiekin enpatizatzeko gaitasuna du.
    • Bere burua ezagutzen du; hau da, bere indarguneak eta ahuleziak ezagutzen ditu.
    • Trebetasun sozialak agertzen ditu; hau da, pertsonarteko harremanetarako abilezia du.
    • Emozioen kudeaketa egokia egiteko gai da.
  • Erakundearekiko konpromisoa

    Definizioa:

    Ikastetxearen hezkuntza jardueretan parte hartzeko jokabide konprometitua agertzea.

    Jokabide behagarriak: 

    IKASTOLAKO OHIKO ESKOLA JARDUERAK:

    • Ikastolaren ohiko lanaldian, gelan eta gelatik at, egiten diren eskola jardueretan parte hartzen du.
    • Ohiko eskola jarduerak antolatu eta bultzatzen ditu, iniziatibaz.

    IKASTOLA KOMUNITATEAN PARTE HARTZEA:

    • Ikastolaren funtzionamendurako beharrezkoak diren organoetan ardura hartzeko prestutasuna du, ikastolarekiko konpromisoa erakusten du.
    • Ikastolako balioekin eta ikasleen pertsona eredua garatzeko egiten diren ekimenak bultzatzen ditu.
    • Gurasoek, irakasleek eta ikasleek osatutako hezkuntza-komunitatea indartzeko ekintzetan konpromisoa erakusten du.
    • Eskolaz kanpoko jarduera osagarrietan, Artezkaritzan onartuak eta Ikastolako Urteko Kudeaketa Planean jasota agertzen diren ekintzetan lagundu eta parte hartzen du.

    EUSKARA ETA EUSKAL KULTURAREKIKO KONPROMISOA:

    • Euskararen ezagutza hobetzeko jarrera agertzen du, maila altuko hizkuntza eskakizuna betetzeko asmoz.
    • Bere esparru profesional eta pertsonalean euskaraz bizitzeko konpromisoa azaltzen du.
    • Euskal kulturaren transmisioan inplikatzen da.

Lidergo postuetan dauden langileentzat konpetentziak:

(Zuzendari nagusia, zuzendari pedagogikoa, etapako zuzendariak, etapetako koordinatzaile edo albokoak, berrikuntza arduraduna, aholkularia, orientatzailea, komunikazio arduraduna, IKT arduraduna, zerbitzu arduraduna, pertsonen kudeaketa arduraduna, mantenu arduraduna eta eskolaz kanpoko arduraduna).
  • Berrikuntza

    Definizioa:

    Ideia berritzaileekiko jakin-mina agertzeko, ezagutza berriak jasotzeko eta aldaketarako prest egoteko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak:

    BERRIKUNTZARAKO GAITASUNA:

    • Berrikuntzen aurrean jarrera irekia du.
    • Ideia eta ezagutza berrietan eguneratua dago.
    • Aldaketen aurrean jarrera aktiboa eta aldekoa agertzen du.

    IKASTEKO GAITASUNA:

    • Bere formakuntzari denbora eskaintzen dio.
    • Ikasteko prestutasuna agertzen du.
    • Ikasteko erraztasuna azaltzen du.

  • Baliabideen kudeaketa egokia

    Definizioa:

    Baliabide ekonomikoen erabilera, eta pertsonen kudeaketa egokia egiteko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarria:

    BALIABIDE EKONOMIKOEN KUDEAKETA:

    • Eguneroko jardunean emaitza ekonomikoak kontutan izaten ditu.
    • Erabakiak hartzerakoan baliabideen errentagarritasuna kontutan izaten du.

    PERTSONEN KUDEAKETA:

    • Pertsonen kudeaketan irizpide ekonomikoak kontutan izaten ditu.
  • Pertsonen garapena eta harremanak

    Definizioa:

    Pertsonen garapenean laguntzeko eta hauen arteko harremanetan eragiteko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak: 

    PERTSONEN GARAPENA:

    • Langilearen beharrak entzun eta ezagutzeko interesa agertzen du.
    • Langilearen garapenean eta formakuntzan interesa agertzen du eta laguntzeko prest agertzen da.
    • Langilearen ongizatean interesa agertzen du.
    • Langileak aintzat hartzen ditu.

    PERTSONEN HARREMANAK:

    • Langileen arteko harremanetan interesa agertzen du.
    • Gatazken kudeaketarako gaitasuna du.
    • Langileen arteko gatazketan bitartekaritza hartzen du.
  • Ikuspegi estrategikoa

    Definizioa:

    Ikastolaren helburu estrategikoak ezagutu, aukera eremuak identifikatu eta estrategian eragingo duten ekintzak proposatzeko gaitasuna izatea.

    Jokabide behagarriak:

    ESTRATEGIAN ERAGINA:

    • Ikastolaren helburu estrategikoak eta lehentasunak ezagutzen ditu.
    • Urteko Kudeaketa Plana ezagutu eta aurrera eramaten du.
    • Urteko Kudeaketa Planaren jarraipena egiten du.
    • Ikastolaren egoera ezagutzen du.
    • Hezkuntza ingurunea ezagutzen du eta aukera nahiz arriskuak identifikatzen ditu.

    ESTRATEGIA ETA BALIOEKIN LOTURA:

    • Ikastolaren misioa, ikuskera eta balioak ezagutu eta barneratuta ditu.
    • Proposatzen dituen ekintzek plan estrategikoarekin, misioa, ikuskera eta balioekin lotura dute.

    ESTRATEGIA ETA ERANTZUNKIZUNA:

    • Erabaki eta izendatutako proiektuak garatzeko lidergoa eta ardura erakusten du.
    • Hartutako erabakiekiko konpromisoa agertzen du.
    • Hartutako erabakiak erantzukizunez bete eta komunikatzen ditu.

Ebaluaziorako galdetegia

  • Langilearen datuak