Ikastolako IKT erabiltzailearen kontratua
Ondoren zehazten diren eskubide eta betebeharrak Informazioaren Segurtasunerako Batzordeak (ISBk) zehazturiko segurtasun politiken ondorio dira eta erabiltzaile orok irakurri beharrekoak dira.
Erabiltzaileen eskubideak
- Informatika sistemarako (OIKS, posta, Inika eta Langile ataria) erabiltzaile kontua eta pasahitza.
- Interneterako sarbidea, WIFI edo ethernet bidez.
- Erabiltzaileak bere lana egiteko beharrezko dituen gailuak eskuragarri izatea: ordenagailua, inprimagailua, proiektorea…
- Erakundearen informazio sistemak erabili ahal izateko beharrezkoa den prestakuntza eta informazioa jasotzea.
- Segurtasun kopiak egingo diren leku seguru eta metodologia baten eta horien konfidentzialtasunaren bermea.
Erabiltzaileen betebeharrak
- ISBren aholku eta eskakizunei kasu egitea.
- Informazioaren konfidentzialtasuna eta segurtasuna gordetzea. Hori nola gauzatu azaltzen den prozeduren parte aktibo izatea.
- Norberaren sarbideen konfidentzialtasuna gordetzea.
- Lan saioak zabalik ez uztea.
- Gelatik irtetean, ordenagailuak itzaltzea.
- Gailuren batean matxura, birusen bat, softwarearen funtzionamendu okerra edota edozein anomalia atzemanez gero, horretarako jarritako bideen bidez, IKT arduradunari horren berri ematea.
- Baimendurik ez dauden aplikazioak ez erabiltzea.
- Ikastolako baliabide eta zerbitzuak lan erremintak dira eta, beraz, horretarako soilik erabiltzea.
- Lanerako eskura jarritako gailuen ezarpen estandarrak erabili eta errespetatzea, kontrakoa egiteko baimen berezirik izan ezean.
- Zuzenean norberaren eskura jarri diren gailuak baino ez erabiltzea.
- Erakundeak eskura jarritako gailuak ez erabiltzea inori edo ezeri kalterik eragiteko.
- Norberaren edo kanpotik ekarritako gailuren bat erakundeko zerbitzuetara konektatuz gero, kontutan izatea gailu horrek antibirusak eta sarbide babestuak (pasahitz, patroi edo sistema biometrikoak) izan behar dituela.