Lan-eskaintzak
ZUZENDARI NAGUSIA
Orereta Ikastolak zuzendari nagusia behar du.
Eginkizun nagusiak:
- Orereta Ikastolaren estrategia diseinatu eta zehaztu ezarrritako helburuak lortzeko: Orereta Ikastolaren jasangarritasun ekonomikoa eta erakundearen jarraipen soziala bermatu. Urteko kudeaketa planaz arduratu
- Kudeaketa ekonomikoa zuzendu
- Giza baliabideak kudeatu
- Barne nahiz kanpo komunikazioa kudeatu
- Komunitatea sendotu (ikasle + familia + irakasle/langile)
- Kudeaketa sistemez arduratu
Eskatzen da:
- Enpresa Administrazioan, Ekonomian, Hezkuntza Kudeaketan edo antzeko arlo batean unibertsitate titulua
- Kudeaketa edo ekonomia arloko lanpostuetan esperientzia egiaztatua, bereziki hezkuntzan edota erakundeen esparruan
- Euskaran, gutxienez, C1 mailako ziurtagiria
Aintzat hartuko da:
- Euskal hezkuntza sistemaren eta Ikastola Ereduaren ezagutza; baita hezkuntza eta kooperatiba araudiaren ezagutza ere.
Eskaintzen da:
- Jardunaldi osoko lanaldia
- Kontratu mugagabea, legez ezarritako probaldiarekin
Izena emateko modua eta epea:
Orereta Ikastolaren zuzendari nagusia izateko lan-eskaintzan izena eman nahi baduzu, hemen egin behar duzu. Azaroaren 20a da horretarako azken eguna.
[ZERBITZU OSAGARRIAK] LAN-POLTSA EGUNERATZEKO DEIALDIA
Orereta Ikastolak zerbitzu osagarrietako (jangela, garraioa eta zaintza) hezitzaileen lan poltsa zabalik du 2025-26 ikasturterako sortzen ari diren eta sor daitezkeen beharrak asetzeko.
Lan-poltsan egoteko interesa duenak erregistratu dezala curriculum vitae-a “gurekin lan egin” atalean.
[IRAKASLEAK] LAN-POLTSA EGUNERATZEKO DEIALDIA
Orereta Ikastolak zabalik du 2025-26 ikasturterako irakasleen lan-poltsa.
Hurrengo ikasturtean Orereta Ikastolan lanean aritzeko interesa duenak erregistratu dezala bere curriculum vitae-a “gurekin lan egin” atalean. Bertan datuak, lan-ibilbidea eta ikasketak adierazi/eguneratu, mesedez. Abuztuaren 31ra arteko epea dago horretarako. Ondoren, jasotzen diren curriculum-ak barematu, elkarrizketak egin eta ordezkapenetarako hautagaien zerrenda osatuko da.