Gure ahotsak: Luis Aldezabal Galdona

Luis Aldezabal Bilbon jaio zen 1936. urtean. Lau anai-arreba zituen, anai arrebetatik bigarrena zen. Eskola publikora joan zen. Gaztetan esku-pilotan jolastea asko gustatzen zitzaion. Festetan txapelketak egiten zituzten. Goi batxilergoa egin zuen. Unibertsitatera joateko aukerarik ez zuen, garai hartan unibertsitatera joatea oso garestia zelako. 16 urterekin enpresa batean hasi zen lanean, bertan bakailaoa lehortzeko labe baten tenperatura kontrolatu behar zuen. Gauetan, lana bukatu ondoren, akademia batera joaten zen kontabilitate ikasketak egitera. Orain Pasaian bizi da, eta asko gustatzen zaio mendira joatea eta esku-pilota ikustea.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2025 | 03:56 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Danel Aldazabal |
2 | 2025 | 04:43 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Iratz Agudo |
3 | 2025 | 04:03 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Ander Andiano |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Familia egoera eta harremana | |
2 | Ikaskuntza | |
3 | Lana |