Gure ahotsak: Iñaki Lasa Olazabal

Iñaki Lasa Olazabal 1968ko urtarrilaren 1ean jaio zen Orereta-Errenterian eta bizitza guztian zehar bertan bizi izan da. Betidanik euskal dantza gustatu izan zaio. Zortzi urterekin hasi zen dantzan, Orereta-Errenteriako Ereintza dantza taldean. Hamabi urterekin, txapela bat irabazi zuen lehiaketa batean. Euskal dantzaz gain, futbolean ere jokatzen zuen, bederatzi urterekin hasi eta hamasei urte eduki arte jokatu zuen Union Txiki taldean. Hamazazpi urte zituela soldaduska egin behar izan zuen Donostian. Batxilerra bukatu ostean lanean hasi zen. Bere lehenengo lana zapatak saltzen izan zen. Geroago, Erresidentzia batean lan egin zuen. Gaur egun Urdaburu mendi elkartean parte hartzen du.
Zintak
# | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|
1 | 2025 | 02:43 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Eneko Cerquides |
2 | 2025 | 02:58 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Iare Diez |
3 | 2025 | 02:40 min | oreretaikastola.eus/gureahotsak | Sandra Lete |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago. Hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak.
# | Titulua | |
---|---|---|
1 | Haurtzaroa | |
2 | Ereintza | |
3 | Urdaburu |