Ikasturtea amaitzear da eta laster ere ikastola eguna ospatuko dugu. Hori horrela, Añabitarteko berdeguneak garbitzeko tarte bat hartuko dugu. Talde eragilea sortua dago baina laguntzaileak behar ditugu lana errazago eta azkarrago egiteko. Hitzordua maiatzaren 30ean, larunbata, goizeko 8:00etan izango da Añabitarte bertan.
Laguntzeko prest bazaudete, bete inprimaki hau. Anima zaitezte, ingurune zoragarria dugu Añabitarten eta jarrai dezagun zaintzen!