ETAPA MAILAKOAK
MILA KILO ZORION.
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
Apirilak 8: Amaia Iza
Asteko ekintzak: ikus Calendar (Apirilak 13-17)
- LH5: EHU (bi gela) eta Peruharrira irteera (lau gela)
- LH6: Ebaluazio diagnostikoa
- LH1: Ipuin kontaketa Oiartzoko ikasleen eskutik
- LH: pedagogia IHMO (asteazkenean) eta 2.saio presentziala (ostegunean)
Ebaluazio bilerak, aktak Inikan
Ebaluazio bilerak bukatuta gogoratu ebaluazio bileretako aktak sinatu, eskaneatu eta Inikara igo behar direla. Behin hau egin ondoren, Hodeiko karpetatik tutore bakoitzak bere gelako akta ezabatuko du.
Bestalde, JPPak osatu, eguneratu eta 2. ebaluazioaren balorazioa jaso behar da bertan.
JUUL kanpaina: lehen bilera
Apirilak 23an Liburuaren Nazioarteko eguna ospatuko dugu. Horren harira, JUUL kanpainako bozketa eguna antolatu ahal izateko, apirilaren 14ean, asteartea goizeko 10:30ean liburutegian, JUUL kanpainako ordezkariekin lehen bilera egingo da.
Asteko kanta
Datorren astean entzungo dugun kanta “Saldu Genizun” izango da, Izaro Andres eta Olaia Inziarterena.
OPORRALDI ON!!!
Apirilaren 13an elkar ikusiko dugu. Gozatu!!!