HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (25.11.14)


ETAPA MAILAKOAK


Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • LH: Barne oharrak sartuak + Inikan hitzorduak eskainiak
  • LH5: Zaria
  • LH: Pedagogia

Bakarkako guraso bilerak: Barne oharrak eta hitzorduak

Azaroaren 24an, tutoreek bakarkako guraso bilerak hasiko dituzuenez, gogoratu, azaroaren 19rako barne oharrak sartuak izan behar dituzuela.

JARRAIPENA > EBALUAZIOA > EBALUAZIO JARRAIPENA  > IKASLEA

Bestetik, azaroaren 19rako baita ere, Inikan gurasoentzako hitzorduak eskainiak izan beharko ditugu, izan ere, gurasoek azaroaren 19tik aurrera hartu ahal izango dituzte tutoreekin hitzorduak.

Hemen duzue bakarkako guraso bilerako aktaren txantiloila.

Emantik deboluzioa

Datorren azaroaren 24an eta 25ean, Emantik-eko Esther etorriko da zuei deboluzioa egitera. Bi egunetan izango da, Calendar-en zehaztua dago zein egun eta ordutan duzuen. Kontuan hartu Estherrekin zaudeten tartetxo horretarako ordezkoari zerbait prest utzi behar diozuela.

Klaustroa

Azaroaren 27an klaustroa izango dugu. Calendar-en duzue gai-zerrenda txertatuta.

Practicum

Datorren astean, Naroa Beltran hasiko da gurean praktiketan ingeleseko minorra egiten; Ane Sistiaga, Josu Iribarren eta Irati Etxebesterekin egongo da.

Nor da nor? lehiaketa

Lehiaketa baten proposamenarekin gatozkizue!!! Ea nork asmatzen dituen gehien!!!

Kafe gelan kutxa laranja bat utziko dugu gure txikitako argazki bat bertan gordetzeko. Horretarako azken eguna azaroaren 28a izango da.

Behin argazki guztiak bilduta, kartulina handi batean jarriko ditugu eta argazki bakoitzeko irakaslea nor den asmatu beharko da.

Porra abenduaren 1etik 17ra egiteko aukera izango dugu eta irabazlearen izena abenduaren 19an jakinaraziko dugu, eguerdiko 13:00etan.

Parte hartu, egin zure porra!!!

Irakurketa lantaldea

Azaroaren 20a Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Irakurzaletasuna sustatzeko taldeak, hurrengo astean, komunitate proiektuan, gaiarekin lotura duen Klera liburua lantzeko proposamena egin du. Hemen duzue jarduera azalduta.

Asteko kanta

Azaroaren 20a Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, datorren astean, Yalah Yalah Ramallah kanta entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Ikasleen (eta lankideen) izen-abizenen erabilera idatziaz

  1. Ikasleen izen-abizenak osorik idatzi (ez siglaz) lankideen arteko barne mailako mezuetan (Inika, emaila).
  2. Ikasleen zein lankideen zerrendak egin behar direnean, “abizena1 abizena2, izena” formatua erabili; eta zerrenda alfabetikoki ordenatu.

Har itzazue, mesedez, aipatutako bi kontuak aintzat. Hala jarduteak asko errazten eta azkartzen du lan administratiboa.

Eguberri bezperako kalejira: musikarien taldean parte hartzeko gonbita

Ohiturari jarraiki, aurten ere aterako gara herriko kaleetara gabon-kantak abestera Eguberri bezperan. Musikariak (trikitilariak eta txarangilla) izaten ditugu lagun egun horretan eta talde eragiletik Ikastolako komunitate guztiari (ikasle, ikasle ohi, langile, familia, aitona-amona…) egin nahi diote bertan parte hartzeko gonbita.

Horiek horrela, zuek edota zuen inguruko norbaitek musika-tresna bat (txistua, tronpeta, tronboia, tuba, dultzaina, flauta, klarinetea, saxoa, eskusoinua…) jotzen baduzue eta trikitilarien taldean edo txarangillan parte hartu nahi izango bazenute, bete, mesedez, langile atarian topatuko duzuen inprimakia. Azaroaren 23a da horretarako azken eguna. Izena emateko inprimakian bertan daude entseguaren eta abenduaren 24ko kalejiren ordutegi eta lekuen xehetasunak ere.

Joko diren kantuak Agur Zuberoa, Atiarno, Errenteriako Diana, Euskaldunak gara, Ikusi Mendizaleak, Segurako Alborada eta Lesakako Inauteria izango dira. Kantu horiek instrumentu ezberdinentzako partiturak dituzte. Izena ematen dutenei hala dagokien partitura helaraziko zaie emailez (izen-emate inprimakian adierazten duten instrumentuaren partitura, hain justu).

Azken urteetan, Ikastolako goizeko Eguberri bezperako kalejiran parte hartzen duten musikari askok Ereintzak ilunabarrean antolatzen duenean ere parte hartzen dute. Beraz, aurten ere bietarako deialdia eta gonbita egiten da hemendik. Bietan parte hartzera animatzea bada ere Ikastolaren nahia, batean ala bietan parte har daiteke, hori norberaren esku. Ahal dela, kalejiretara euskal jantzi tradizionalak jantzita joatea asko eskertuko da.


ETAPA ARTEKOAK


DBH3 | Garabide. Bide gara?

Geroz eta homogeneoagoa den gizarte globalean, haren parte, geroz eta anitzagoak diren tokian tokiko testuinguruek erronka berriak sortzen dituzte. Euskal Herriko hezkuntza komunitatean ere, aniztasun kultural eta linguistikoaren areagotzeak erronka eta aukera berriak ekarri ditu mahai gainera. Herriko Udalak eta Garabide Elkarteak hizkuntza eta kultura aniztasuna zein kulturen arteko elkarbizitzaren sustapenean sakontzeko programa bat eskaintzen digute herriko ikastetxeei: Garabide programa.

Garabide, bide gara? Bide izan nahi dugu, baita ongietorri ate edota leiho ere. Orereta Ikastolan DBH 3. mailako ikasleekin egiten dugu lanketa, ikasleei zuzendutako lau sentsibilizazio-saio eta irakasleentzako den beste bat eginez. Irakurri xehetasun gehiago langile atarian (albisteen atalean).


BESTELAKOAK


Sokatira herrikoia: parte hartzeko gonbita

Azaroaren 30erako, Zumardian (euriarekin, Agustina Otaola pilotalekuan), sokatira herrikoia antolatu da.

Festa giroan ongi pasatzea da helburua eta antolatzaileek (Udala eta PUMP sistema) taldeak sortu eta parte hartzera animatu nahi dituzte kirol elkarteak, auzo elkarteak, ikastetxeak, lagun taldeak… Taldeek 6 pertsonakoak izan behar dute: 3 emakume eta 3 gizonezko, guztiak ere 18 urtetik gorakoak. Partaideen pisua ez da kontuan hartuko, helburua goiz dibertigarri eta atsegina pasatzea izango baita.

Parte hartzen duten talde guztien artean Gaztelu jatetxean egiteko bazkari/afaria zozkatuko da.

Seikoteek izena sokatiratxapelketa@gmail.com helbide elektronikora mezua bidaliz eman behar dute (taldeko erreferentziazko pertsonaren izena eta telefono-zenbakia emanez). Azaroaren 18a da izena emateko azken eguna.

24. Korrikaren aurkezpena

24. Korrika 2026ko martxoaren 19tik 29ra artean egingo da, Atharratzetik Bilbora. “Euskara gara” lelopean egingo da eta Errigora izango da omendua. Atzo aurkeztu zen 24. edizioa.

www.korrika.eus webgunean jada ikusgai dago Korrika Kulturalako agenda, Korrika Laguntzailea izateko bideen eta denden berri ere topatuko duzue. Anima zaitezte kuxkuxeatzera eta zuen ekarpentxoa egitera!