HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (25.10.03)


ETAPA MAILAKOAK


Asteko ekintzak: Ikus Calendar

  • LH2: Irristaketa saioak
  • LH3: Kirol egokituko saioak
  • HELTZEN eta LH2: Ebaluazioa
  • LH2: Baso eskola
  • LH: Pedagogia

“Gure haurrak ere badira”

Palestinan gertatzen ari dena, eta batez ere, haur eta nerabeen sufrimendua eta 20.000tik gora heriotza salatu eta gelditzeko eskatzeko, “Gure haurrak ere badira” ekimenak hainbat hitzordu proposatu ditu urrirako. Hainbatekin bat egingo dugu, eta horren berri ematera eta parte hartzeko gonbita egitera gatozkizue:

  • Urriak 6-15 | Zapata zaharren bilketa: urriaren 6tik 15era zapata zaharrak bilduko ditugu galdutako arropak biltzen ditugun sarreran. Zapata zaharrak bilduko ditugu (ez dira bueltan etxera iritsiko), pareak elkarri sokaz edo bridaz lotuta.
  • Urriak 16 | Ume palestinarren aldeko elkarretaratzea: urriaren 16an, Agirre Lehendakariaren plazan, 17:30ean, ume palestinarren aldeko elkarretaratzea egingo dugu Ikastolako familia, ikasle eta langileek. Urriaren 6tik 15era bildutako zapatak hara eramango ditugu eta argazkia aterako dugu.
  • Urriak 25 | Elkartasun ekimen nazionala Bilbon: eraildako haur palestinarrei omenaldia egingo zaie. Egun guztiko hitzordua izango da: hitzaldiak, ipuin-kontaketak, pailazoen emanaldiak, han eta hemen bildutako zapata guztiekin argazki erraldoia eta manifestazioa. Egun guztian zehar bildutako dirua Palestinara bideratuko da. Urriaren 25eko elkartasun ekimen nazionala aurrera ateratzeko boluntario lanetan aritzeko prest bazaude, bete inprimaki hau

Aste hauetan Ikastolan, eskola-orduetan, egoeraz hitz egin eta gaia landuko dugu ikasleekin.

0 ebaluazio bilerak

Mesedez, bilera hauetan ondoko aspektuen (emozionala, akademikoa eta soziala) inguruan kezka edota larritasuna sorrarazten diguten ikasleak soilik aipatuko ditugu. Zerk kezkatzen gaituen azaldu eta hartuko diren neurriak zehaztuz. 20 minutuko tartea izango dugu gela bakoitzarentzat.

Gogoan izan, bileren ordena zehaztu behar duzuela, beti ere, zuen geletan sartzen diren espezialistak kontuan hartuz. Koordinatzaileari jakinarazi ordena, mesedez.

Asteko kanta

Udazkenean sartu garenez, datorren astean zehar Benito Lertxundiren “Udazken koloretan” kanta entzungo dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=UmtZLpHPRCs


IKASTOLA MAILAKOAK


Artezkaritza Kontseilua: iraileko bileraren deskargua

Urriaren 1ean egin zen Artezkaritza Kontseiluaren ikasturte honetako lehen bilera. Irailari dagokion bilera da, nahiz urriko lehen egunean egin. Langile atarian duzue laburpena, gainaldean ezkerraldean dagoen ikono-zerrendako “organoetako/lantaldeetako aktak” botoian.

Urriak 5: Irakasleen Nazioarteko Eguna

Azken urteetako ohiturari jarraiki, aurten ere egingo diogu keinu Irakasleen Nazioarteko Egunari. Etzi (igandea) izango denez, astelehenean “ospatuko” dugu. Norberak bere eraikineko irakasle edo kafe gelan sorpresa txiki bat izango du zain. Zerbitzuetako nahiz administrazio eta mantenuko langileak ere pasa ongien datorkizuen lekutik, zuentzako ere bada eta! Irakasleen Nazioarteko Egun on, denei!


ETAPA ARTEKOAK


LH | Irailak 29, izendatzen zaitugu Euskal Komiki Eguna

Hainbat komikigile eta komikizaleren ekimenez, Euskal Komiki Eguna izendatu dute irailaren 29a, Antton Olariaga ilustratzaile usurbildarrak Zakilixut pertsonaiaren lehen zinta argitaratu zuen urteurrenarekin bat. LHn ospatu dute eguna, irakurri nola langile atariko albisteen atalean.


BESTELAKOAK


Herriko Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen Mintzalaguna kanpaina

2025-26 ikasturteko jardunari laster ekingo dio herriko Mintzalaguna egitasmoak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatuta. Interesik izanez gero, hemen (Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea) eta hemen (Oarsoaldeko Hitza) topatuko dituzue xehetasun gehiago eta izena emateko aukera.