HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (24.05.17)


ETAPA MAILAKOAK


1.- MILA KILO ZORION!

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

https://youtu.be/cCqS1IVX5ko

20: Ane Sistiaga

23: Eli Olasagasti

*Barkamenak Ane Igartzabal eta Xabier Diezi aipatu gabe joan zirelako lehengo astean!

Asteko ekintzak: ikus Calendar

  • HELTZEN: Guraso bilera orokorrak
  • LH6: DBHko hautazkoen aurkezpena
  • LH6: Gureak bisita
  • LH: Klaustroa (ostegunean, 8:30ean). Calendarren xehetasun gehiago
  • HAZTEN: Musikaste (Zubiak Eraikiz)
  • LH: Ikastola Eguneko entsegu orokorra

Taldeko argazkiak

Ikasturtero, ikasturte bukaeran talde bakoitzaren lauzpabost argazki (taldekoak) eskuragarri izaten dituzte familiek. Horretarako gela bakoitzari dagokion karpetan gorde beharko dituzue argazki hauek. Hementxe karpeta.

Argazki hauek txertatzeko epea ekainaren 14a izango da.

Calendarren xehetasun gehiago ekainak 14ean.

Udako lanen proposamenak

Urtero egiten dugun bezala, Ikastolako familiei udako lanen proposamenak bidaliko dizkiegu. Horretarako, proposamen horiek eguneratzea komeni zaigu; beraz, datozen asteetan, maila bakoitzean egokitu beharrekoa egokitzeko eta aldatzeko eskatzen dizuegu.

Bestetik, jarriak ditugun estekak ongi daudela ziurtatzea komeni zaigu. Aldaketa hauek ekainaren 14rako egin behar dira.

Jarraian duzue familiei bidaliko diegun dokumentua:

  • Hazteneko materiala gordetzeko karpeta
  • Heltzeneko materiala gordetzeko karpeta

Ibilaldia

Jarraian, tutoretza saioan lantzeko proposamena duzue.

LHko balkoiak

Gure eraikineko balkoiak konpontzen hasiko dira laster. Hori dela eta, balkoiak hustu behar ditugu. Ostegunean goizeko 9:00etarako kontainer bat jarriko dugu frontoiaren ondoan eta bertara aterako dugu balkoian dagoena. Egurrezkoak diren gauzak kontainerrera bota beharko dira eta gainerako guztiak kontaineraren kanpoan, bazterrean, pilatuko ditugu. Ostiralean 16:30ean erretiratuko dute kontainerra.

Bota nahi ez duzuena gelan bertan jaso beharko duzue.

Ikastola Eguna

Ikastola Eguneko xehetasunak azaltzen dituen dokumentua duzue hau.

Bertan, beste gauzen artean, ikuskizunerako argibideak eta entseguetarako bideoak ere aurkituko dituzue. Gogoratu lehen entsegua datorren astean izango dugula.

Bestalde, erakusketako espazioa antolatzeko, maila bakoitzak erakusgarri jarri nahi duzuena guri adieraztea eskertuko genizueke.

Ikastola Eguneko sortaldea

Korridoreetako berrikuntzak

Lehenengo eta bigarren solairuko korridoreetan mahai eta aulki batzuk jarri ditugu ikasleek bertan ere lan egin ahal izateko.

Bestalde, edukiontziak 1. eta 2. solairuetan binaka banatuta jarri ditugu.

Gernu eta odol analisiak

Maiatzaren 28an, gernu eta odol analisiak egingo ditugu. Dokumentu honetan, ordutegiak dituzue eskuragarri.

Azterketak euskaraz

Jarraian, gaurko ekimeneko laburpen bideoa duzue ikusgai, datorren astean, ikasleekin ikusteko aukera izan dezazuen.

Asteko kanta

Maiatzak 26an Getxon Ibilaldia ospatuko denez, aste osoan aurtengo Ibilaldiko kanta entzungo dugu.


IKASTOLA MAILAKOAK


Hezkuntza Batzordea: maiatzeko bileraren deskargua

Maiatzaren 15ean egin zen Hezkuntza Batzordearen ikasturte honetako hirugarren bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Ikastola Eguna 2024: lehen xehetasunak

Ekainaren 1ean ospatuko dugu Ikastola Eguna. Denok gonbidatuta gaude, apuntatu hitzordua agendan.

BOLUNTARIOAK

Urtero egutegian gorriz azpimarratuta izaten dugun eguna antolatzen ari da Ikastola Eguneko lantaldea, eta egitaraua eta festa aurrera atera ahal izateko, boluntario gisa lanean aritzeko jendea behar da. Bete langile atarian topatuko duzuen inprimakia zertan laguntzeko prest zaudeten adieraziz.

BAZKARIA ETA EDALONTZIAK

Orain bi urte hasitako bideari jarraiki, esperientzia atsegina eta ona dela baloratuta, bazkaria autogestionatua izango da: norberak ekarriko du jatekoa eta Ikastolak Baserriaren inguruan horretarako aulkiak eta mahaiak jarriko ditu. Edalontziak ere, iaz eta aurrekoan bezala, norberak ekartzea gomendatzen da. Salgai ere egongo dira 1€ren truke.


ETAPA ARTEKOAK


LH5 | “Gure eskulturek Ikastolako ganbaran bukatuko zutelakoan, Xenpelar Etxean ikusi ditugu”

LH 5. mailako ikasleek Ann Weber artista estatubatuarraren lana oinarri hartuta plastikako klaseetan sortu dituzten eskulturak herriko Xenpelar Etxeko erakusketa aretoan egon dira ikusgai apirilaren 15etik 20ra. Tarte horretan, Ann Weberren beraren zorion-mezuak ere jaso dituzte sare sozialetatik, eskultore estatubatuarrak pozarren hartu baitu gure gaztetxoen lanaren eta erakusketaren berri.

Urduritasunak eta emozioak baretuta, mailakide guztien ordezkari gisa, Aroa Lujanbio, Itsaso Lopez, Itoiz Apaolaza eta Xalbat Maya elkarrizketatu ditugu. Eta gauza polit eta interesgarri mordoa kontatu dituzte… Langile atarian (albisteen atalean) duzue irakurgai elkarrizketa.

DBH3-DBH4-Oiartzo | English Test fo English

Oiartzok Oxford University-ren “Oxford Test of English” azterketa egiteko aukera eskaintzen du, C1 mailara arte. Froga honen bitartez ingeleseko oinarrizko lau konpetentzien (entzumena, mintzamena, irakurketa eta idazketa) gaineko ezagutzak neurtu eta ziurtagiria lortzeko aukera eskaintzen da, ikastetxean bertan bi orduko online azterketa bakarra eginda.

Oiartzoko bertako ikasleez gain, Orereta Ikastolako DBH 3. eta 4. mailako hala nahi duten ikasleek, Haurtzarokoekin batera, froga egiteko aukera izango dute datorren ekainaren 6an.

HH eta LH2 | Landarbaso abesbatzarekin elkarlanean

HH2tik HH5era arteko eta LH2ko talde guztiak abesbatza munduan murgilduta dabiltza edo murgilduko dira laster batean.

HHko ikasleek MusikaART tailerrak egingo dituzte maiatzaren 23tik 31ra. Landarbaso abesbatzaren eskutik, bertako dinamizatzaile batek gidatu eta lagunduta, ikasgelan bertan egingo dituzte tailerrak, goizez. Ostean, tailerra egin duten eguneko arratsaldean, goizean egindakoa familiek ere ikusi eta gozatzeko aukera izan dezaten, emanaldi txiki bat egingo dute. HH2koek ez dute arratsaldeko emanaldirik egingo.

LH2ko ikasgelak, berriz, abesbatzako entsegu gela bihurtzen ari dira egun hauetan. Kontari | Landarbaso abesbatzako Maddalen Dorronsororen eskutik, apirilaren 30etik maiatzaren 17ra, maiatzaren 19ko kontzertua prestatzeko saioak egiten ari dira ikasleek. LH2ko gela bakoitzak, hiru saio.

LH1-LH3 | Zubiak Eraikiz: Ipar Euskal Herriko lagunen bisita maiatzaren 23an

Maiatzaren 23an LH1, LH2 eta LH3ko ikasgela guztiak Musikasteko emanaldi bat ikustera joango dira, goizez. Horren ostean, Zubiak Eraikiz proiektuan parte hartzen ari diren ikasgelek Añabitarten bazkalduko dute Ipar Euskal Herriko ikaslagunekin. On egin eta ongi pasa!


BESTELAKOAK


Errenterian 11 Kolore jardunaldien IX. edizioa, herrian

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna da maiatzaren 21a, eta horri lotuta, azken urteetako ohiturari jarraikiz, Errenterian 11 Kolore jardunaldiak antolatu ditu Udalak maiatzaren 15etik 29ra. Ikastolako hainbat ikaslek parte hartzen dute egitasmoan, herriko beste ikastetxeetakoekin batera. Ekimenaren hemendik aurrerako hitzorduetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu denei. Hemen duzue ikusgai Errenterian 11 Kolore jardunaldien programa.