ETAPA MAILAKOAK
1.- MILA KILO ZORION!
Mila kilo zorion
dizugu eskaintzen,
beste urte berri bat
duzulako hasten.
Baietz asmatu zenbat
dituzun betetzen,
zergatik ez ditugu
txaloka kontatzen?
12: Ainhitze Larrañaga
Asteko ekintzak: ikus Calendar
- LH6: Irrisarri Land
Practicum
Aitor Etxeberriak praktikak amaituko ditu datorren ostiralean. Eskerrik asko egindako lanagatik, Aitor!
Bakarkako guraso bilerak
Gogoratu, bakarkako guraso bileren hitzorduak, maiatzaren 9rako Inikan eskaini behar ditugula. Beraz, maiatzaren 9tik aurrera, familiek hitzordua eskatzeko aukera izango dute.
Zubiak Eraikiz
Iparraldeko lagunak honezkero bakantzetatik itzuli dira. Gogoratu ikasturte amaierako egun-pasa bat antolatzea dagokigula. Ikastola berean harremana duzuen tutoreak elkartzea proposatzen dizuegu elkarrekin egun-pasa leku berera antolatu ahal izateko.
Gogoratu, halaber, maiatzaren 23an Musikaste izango dugula eta LH1-2 eta 3. mailetan Hendaia eta Ziburuko Ikastoletakoekin harremana duzuenek egun-pasa hemen egingo duzuela.
Añabitartetik autobusa 10:30ean aterako da eta itzulerakoa, berriz, 12:00etan.
Ikastola Eguna
Ikastola Eguna gerturatzen ari zaigu eta ekainaren 1ean, gure ikasleek ikuskizun berezi bat egingo dute goizean.
Hori dela eta, maiatzaren 24an eta 31n, entsegu orokorrak egingo ditugu futbol zelai handian goizeko 11:00etan.
Euskal Kultura tradizionaletik garaikiderako trantsizioa irudikatuko dugu ikuskizun honetan. Hainbat bideo partekatuko dizkizuegu geletan entseguak egiteko.
Asteko kantak
Datorren asteburuan Herri Urrats ospatuko denez, datorren astean Herri Urratseko kanta entzungo dugu.
IKASTOLA MAILAKOAK
Ikasturte amaierako bakarkako bilerak: berrikuntza taldetik proposatutako gida
Ikasturte amaierako bakarkako guraso bilerak laster hasiko ditugu. Gogoratu Ikastolako berrikuntza taldeak bilerak egiteko erreferentziazkoa eta lagungarria den gidoia egina duela. Aintzat hartu eta erabil ezazue.
HIZPRO | Euskaraz Bizi | Blaitu Kluba: maiatzeko kalko okerra
Maiatzean zehar landuko dugun kalko okerra aditzari buruzkoa da, hain zuzen ere, -ten/ari izan erabilerari buruzkoa. Horretarako, eskuragarri duzue DBHko Blaituko kideek egindako bideoa (langile ataritik sartuta, Ikastolako webguneko Blaitu klubeko atarian, Tanten sailean). Saia gaitezen elkarrekin erabilera desegoki hau saihesten.
Herri Urrats 2024: autobusa Ikastolatik
2024ko Herri Urrats festa maiatzaren 12an ospatuko da Senpereko lakuaren bueltan, “Ortzadarra” lemapean. Ikastolak hara joateko autobusa antolatu du, Ipar Euskal Herriko Ikastolek guztion babesa eta ekarpena zinez eskertuko baitute.
Autobusa Linoko geltokitik (Oiartzungo noranzkoan) aterako da goizeko 9:00etan eta 19:00etan abiatuko da Senperetik bueltan herrira. 13€ (helduak) eta 8€ (adin txikikoak) kostako da joan-etorria.
Herri Urratsera Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, Esmalteriako bulegotik (15:30-17:30) pasa zaitezkete tiketak erostera. Erosoagoa bazaizue, eskatu etapako zuzendaritza-taldeko kideren bati edo zuen saileko arduradunari eta haren bitartez helaraziko zaizkizue tiketak.
ETAPA ARTEKOAK
LH2 | Erdi Aroko gure herria aitona-amonei erakusten
Badira urte batzuk LH 2. mailako ikasleak Erdi Aroko gure herrian murgiltzen direla. Ikasgelan lantzen dutenaz gain, hirigunean barrena bisita gidatua egiten dute eta bisita hori eginda, hamabost bat egunera, beraiek gidari direla, euren aitona-amonei eskaintzen diete bisita hori bera. Diziplina arteko proiektu honen xehetasun gehiago, langile atarian (albisteen atalean).
BESTELAKOAK
Hainbat artikulu interesgarri
- Nekane Artola (EHIko lehendakaria): “Lege berriak Euskal Herrian publikotasun eredu berri bat eraikitzeko tresna izan beharko luke” (Naiz irratia)