HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.06.16)


ETAPA MAILAKOAK


 Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

 

  • Ekainak 17: Maddi Beltran
  • Ekainak 19: Ainara Aranburu

Gimnasia akrobatikako emanaldia

Ikasturtean zehar gimnasia akrobatikoa lantzen aritu diren ikasleek ikuskizun bat eskainiko dute datorren astelehenean eta horretarako, aurrez, entsegu bat egingo dute egunean bertan. Hauek dira datak eta ordutegiak:

Astelehena 19:

– Entsegua: 10:30-11:30 egingo dute.

– Ikuskizunak (goiko eremuan):

  • 11:30-11:45: LH 1. eta 2. mailako ikasleei.
  • 11:45-12:00: LH 3. eta 4. mailako ikasleei.

Hemen ikasleen zerrenda.

Baso eskola eta eguraldi txarrari buruzko topagunea 

Ekainaren 27an eta 28an baso eskola eta eguraldi txarrari buruzko ikastaroa burutuko da Donostiako Kutxa Espazioan. Topaketa honetan, ustezko eguraldi desegokiaren aurrean ditugun hainbat ikuspegi deseraikitzeko gakoak aurkeztuko dira.

Ikastaroaren ordutegiak honako hauek dira:

  • Ekainak 27: 9:00 – 16:50
  • Ekainak 28: 9:00 – 14:00

Izen-emateak ekainaren 27ra arte egin ahal izango dira esteka honetan. Bertan izena emanez gero, Ingurumen Batzordeko arduradunari jakinarazi, mesedez.

Ingurumen Batzordetik bertan izena emateko gonbita luzatzen digute, bereziki baso eskolara bertaratzen zareten horiei.

Udako proposamenak

Klaustroan aipatu bezala, datorren astean, ekainaren 21ean, udako proposamenen dokumentua itxitzat emango dugu. Beraz, txertatzea eskertuko genuke. Jarraian duzue dokumentua aldaketa guzti horiek egiteko: Udako proposamenak.

Taldeko argazkiak

Jarraian, taldeko argazkiak dituzute eskuragarri. Zuen gelako argazkiak aukeratu beharko dituzue eta taldeko argazkien karpetan sartu.

Taldeko argazkien karpeta: hemen

Ekaineko informeak

Jarraian ekainean sartu behar ditugun nota guztien azalpena duzue eskuragarri. Datozen asteetan izango dugu tartea hau guztia egiteko.

  1. Azken ebaluazioko notak
  2. Finalak (arlokoak)
  3. Konpetentzia notak

Banakako txostena hezkuntza

Iritsi gara ikasturte amaierara, eta jakina denez, badira dokumentazioari dagokionez, derrigorrean bete behar ditugun hainbat zeregin. Horien artean ikasleen “Banakako txostenak” leudeke. Horiek nola bete adierazten duen bideo laguntza duzue hemen. Lan hori ekainaren 26an itxitzat emango dugu, beraz, aurrez egina izatea komeni da. Laguntzarik behar izanez gero, adierazi mesedez.

Txostena betetzeko esaldiak: hemen

Mahai eta aulkien garbiketa

Urtero bezala, ikasturtea amaitu aurretik, ikasleek geletako aulki eta mahaiak gabituta utzi behar dituzte.

Udalekuak

Datorren astean, udalekuetan hasiko dira. Oraindik klaseak bukatu gabe egongo direnez, psikomotrizitate gela, gimnasioa eta LH2ko plaza erabiliko dituzte motxilak uzteko. Ekainaren 30etik aurrera, LH1, LH2 eta LH3ko gelak ere erabiliko dituzte. Beraz, babestu nahi den materiala tapatuta utzi beharko dugu.

Asteko kanta

Ikasturtea amaitzera doan honetan, Huntza taldearen “Kalabazak” kanta entzungo dugu datorren astean.

https://www.youtube.com/watch?v=DYFA9TQUN_0


IKASTOLA MAILAKOAK


2023-24 ikasturteko behin betiko eskola-egutegia

Langile atarian duzue (gainaldean ezkerrean dauden ikonoetan) datorren ikasturteko behin betiko eskola-egutegia. Behin betiko lan-egutegia ere bertan zintzilikatuko da hala dagokionean.

Hainbat lan-eskaintza

Hainbat lan-eskaintza sortu dira Orereta Ikastolan (orientatzaile-aholkularia eta lan-poltsa berritzeko deialdia), Oiartzo Ikastolan (Ekonomia eta Gizarte Zientzietako irakaslea) eta Ikastolen Elkartean (jokogintza proiekturako dinamizatzailea). Zuek zeuek edo zuen inguruko norbaitek interesik izango balu:

  • Orereta eta Oiartzo Ikastoletako lan-eskaintzen xehetasunak langile atarian topatuko dituzue.BARNE PROMOZIOARI DAGOKION OHARRA: Ikastolako langileren batek Oreretako orientatzaile-aholkulariaren edota Oiartzoko Ekonomia eta Gizarte Zientzietako irakaslearen hautaketa-prozesuan parte hartu nahi izango balu, bere hautagaitza idazkaritza@oreretaikastola.eus helbide elektronikora mezua bidaliz aurkeztu behar du.Orientatzaile-aholkulariaren kasuan, ekainaren 30a da CV-a bidaltzeko azken eguna. “Orientatzaile-aholkularia lan-eskaintza” jarri behar da gaian.

    Ekonomia eta Gizarte Zientzietako irakaslearen kasuan, ekainaren 21a da CV-a bidaltzeko azken eguna. “Ekonomia irakaslea” jarri behar da gaian.

  • Ikastolen Elkarteko eskaintzaren xehetasunak hemen topatuko dituzue.

BESTELAKOAK


Nekane Artola da Ikastolen Elkarteko lehendakari berria

Koldo Tellitu Mejiaren 14 urteko ibilbidearen ostean, Nekane Artola Labordeta izango da 2024ko ekainera bitartean Ikastolen Elkarteko lehendakaria; hark egingo du urtebeteko trantsizio-bidea. 2024ko ekainean egingo den Ikastolen VII. Batzarrean, Ikastolek, hurrengo urteetako estrategia eta gakoak aurkezteaz gain, berau ahalbideratuko duten Artezkaritza Kontseiluko kargu gorenak ere izendatuko dituzte.

Hala nahi izanez gero, ikastola.eus webgunean topatuko dituzue xehetasun gehiago.