HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (23.02.24)

 


Etapa mailakoak


 Mila kilo zorion

Mila kilo zorion

dizugu eskaintzen,

beste urte berri bat

duzulako hasten.

Baietz asmatu zenbat

dituzun betetzen,

zergatik ez ditugu

txaloka kontatzen?

  • Otsailak 28: Marian Goenaga
  • Martxoak 04: Maialen Gurrutxaga
  • Martxoak 05: Ainara Urdanpilleta

Adimen gaitasun handiko ikasleen protokoloa

LH1. mailako irakasleak egiten ari diren bezala, LH6. mailako tutoreek, adimen gaitasun handiko ikasleen inguruko protokoloa martxan jarri beharko dute.

Horretarako, LH6. mailako tutoreek formazio saioak jaso beharko dituzte, Hezkuntza Sailak eskatuta. Saioak, apirilaren 19an eta maiatzaren 2an egingo dira, telematikoki, 17:00etatik 19:00etara.

Formazio hauetan matrikulatzeko, orientazio departamentutik jasoko duzue informazioa datorren astean.

LH4 Ebaluazio Diagnostikoa

Wifi sarean ditugun arazoak direla eta, Ebaluazio Diagnostikoa eta honen simulazioa egingo den egunetan LH3ko ikasleek LH4koekin trukatuko dituzte gelak.

Honen ondorioz, martxoaren 3an, ostirala, geletako mahaiak hutsik uztea komeni da eta martxoaren 6 goizean (simulazio egunean) zuzenean ikasle bakoitza dagokion gelara joango da. Simulazioa 9:00etatik 10:00etara izango da. Probak bukatu ondoren, gelak trukatuko ditugu berriz ere (3A gela, 4A gelara, 3B, 4Bra…).

Ebaluazio Diagnostikoko egunetan, martxoaren 13 eta 14an, gauza bera egingo dugu. Martxoaren 10ean, ostirala, gelak prest utziko ditugu astelehenean azterketak egiteko. Gela trukaketak martxoaren 14 eguerdian egingo ditugu.

Simulazio egunean eta azterketa egunetan, goizean goiz, ordenagailuak LH3. mailara jaitsiko ditugu.

Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketa

Dakizuen bezala, martxoaren 2an, osteguna, bertso idatzien txapelketa egingo da areto nagusian. Oarsoaldeko ikastetxeetako ikasleak bertaratuko dira txapelketan parte hartzera. Sari banaketa ekitaldia ere hemen egingo da 11:30ak aldera. Honenbestez, areto nagusia okupatuta egongo da ostegunean, goizean zehar.

LH1 Haitzetako txabala

Martxoaren 3an, ostirala, LH1ekoek egun osoko irteera egingo dute Haitzetako Txabalara.

Klaustroa

Martxoaren 2an klaustroa izango dugu 13:45ean.

Gaiak: 

  • Sute simulakroa
  • KMK
  • Martxoak 8

Asteko kanta

Pasa den astean estreinatu zirn Ibilaldia 2023ko kanta eta bideoklipa. Horren harira, aste honetan Ondarroako Zubi Zahar Ikastolak antolaturiko Ibilaldia 2023ko kanta entzungo dugu.

https://www.youtube.com/watch?v=3UOQa1baJ_k&t=3s


Ikastola mailakoak


Matrikulazioa 23-24: emaitzak

Gaur arratsaldean itxiko da 2023-24 ikasturterako matrikulazio-kanpaina. Anartzek, zuzendaritza-taldearen izenean, emaila bidaliko digu emaitzen berri emanez.

2023-24 ikasturtea: baimen eskaerak 

2023-24 ikasturtea antolatzen hasteko garaia hurbiltzen ari denez, plangintza eta antolaketarik egokiena egin ahal izateko, langileen asmoen berri izan behar du zuzendaritza-taldeak. Horiek horrela, datorren ikasturterako aparteko eskaerarik egiteko asmoa izango bazenu, bete langile atarian topatuko duzun inprimakia. Martxoaren 10a da horretarako azken eguna.

Ordainketa eskuordetua: behin behineko azken soldata igoeraz

Urtarrilaren 27ko asteko oharretan adierazi bezala, urtarrileko nominan aplikatu zen behin-behineko %2,5eko soldata-igoera.

Ordainketa eskuordetuak otsailean aplikatuko du %2,5eko igoera hori. Horiek horrela, igoera hori iritsi arteko soldata-diferentzia Ikastolak bere gain hartu duenez, soldataren zati bat ordainketa eskuordetutik jasotzen duzuen langile batzuek (ez denek), nomina negatiboa izango duzue otsailean. Hori bada zure kasua, ez egin itzulketarik: Ikastola bera arduratuko da hurrengo egunetan hala dagokizuenei kargua egiteaz.

Lilaton 2023: egin korri Ikastolako taldearekin!

Duela hiruzpalau urte ekin zioten Orereta Ikastolako DBH eta Oiartzoko hainbat ikasle zein irakaslek “Lilatonen” parte hartzeari, elkarrekin igande goiza pasa eta aldarrikapena eta kirola uztartzeko asmoz. Orain arteko esperientzia oso atsegina izan denez, aurten ere, emango diogu jarraipena hasitako bideari. Berezia izango da, gainera, Kilometroak urtea eta Ikastolaren 60. urteurreneko edizioa izango baita.

Orain aste batzuk gonbidatu zintuztegun Ikastolako emakumeak “Lilatonen” izena ematera, laster Ikastolako taldearen berri izango zenutela aurreratuz. Eta hemen gara: “Lilatonen” izena eman (ez da dortsalik geratzen, atzo amaitu ziren) eta Ikastolako taldearekin korri egin nahi duten emakumeek Erriola kamiseta doan jasoko dute. Horretarako, ezinbestekoa da langile atariko hala dagokion inprimakian izena ematea. Horrez gain, martxoaren 5ean, argazki berezia aterako dugu denok batera.

Horratx erronka: baietz Orereta Ikastolak dituen urte adina emakume korrikalari batu taldera! 60 baietz! Anima zaitez, eta anima itzazu zure inguruko emakumeak!

Izena ematen duzuenoi aparteko jakinarazpena helaraziko dizuegu aipatutako guztiaren inguruko xehetasunak jakinarazteko.

Prestakuntza: eskaintza berria

Hainbat ikastaro berri topatuko dituzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Iñude eta Artzaiak: 25 urte pasatxoko ibilbidearen amaiera

Azken urteetako ohiturari jarraituz gero, otsailaren 26an, Inauteri osteko igandean, Iñude eta Artzaien konpartsaren desfilea egingo genukeen erdiguneko kaleetan barrena herriko hainbat eragilerekin batera.

Aitzitik, hainbat gogoeta, bilera eta eboluzio saiakeraren ostean, hainbat motibogatik eta COVID-19ak eragindako pandemia ere tarteko, orain 25 urte pasatxo hasitako ibilbideari amaiera heldu zaiola jakinarazten dizuegu. Ikastolak ez du aurrerantzean Iñude eta Artzaien konpartsarik eta desfilerik antolatuko.

Zinez eskerrak eman nahi dizkizuegu urte hauetan guztietan Iñude eta Artzaien konpartsaren desfilea, modu batera edo bestera, posible egin duzuen guztiei.

Azpimarratu nahi dugu Ikastolak jarraituko duela ikastolakideekin eta ikastolakideentzako, herritarrekin eta herritarrentzako, ekimenak proposatzen, egiten, sustatzen eta herriko eragileekin elkarlana bultzatzen; herriari ekarpena egiten jarraitzeko saiakeran.

Kilometroak 23: online denda martxan da!

Herriko enparantzako 11. zenbakian dagoen dendaz gain, orain arropa eta osagarriak internetez erosteko aukera ere bada www.kilometroak.eus webgunean. Gauza mordoa topatuko duzue bertan, adin, tamaina eta gustu guztietarako modukoa. Erriola janzteko eta gozatzeko aukera bikaina klik bakarrean, baita berritasunen berri izatekoa ere. Jantzi Kilometroak eta Erriola, eta animatu zure hemengo eta hango ezagun eta gertukoak ere horretara, jada dendara joatea ez baita ezinbestekoa!

Kilometroak 23: “Egunkariatik Berriara, 20 urte” ekimena prentsan

 


Bestelakoak


Oarso 2023 urtekarirako lanak aurkezteko epea zabalik

Ohi gisan, Oarso urtekaria uztailean emango da argitara, Madalenak hasi baino lehentxeago. Udalak eta Oarso aldizkariaren erredakzio batzordeak bertan parte hartzeko deia zabaldu dute. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaitzen da. Xehetasunak eta oinarriak: https://herribizia.errenteria.eus/

Hainbat artikulu interesgarri