HIZKUNTZAK

LH Asteko oharrak (22.09.23)


Etapa mailakoak


Datorren asteko guraso bilerak

  • LH1: irailak 26
  • LH2: irailak 27
  • LH3: irailak 28 

Hilabete honetako Artezkaritza Kontseilua

  • Irailak 28, asteazkena, 18:30ean Linon (jolastokian)

LH6: txertoa

Irailaren 26rako ekarri behar dituzte ikasleek txertoa jartzeko baimen orriak. Asteartean pasako dira erizainak gutunazalak jasotzera. Beraz, ordurako koordinatzaileari eman.

Asteko kanta

 


Ikastola mailakoak


Osasun plana: aurten ikastaroa berritzea tokatzen da

Bi urtez behin, Ikastolako langile guztiek egiten dugu sorospen-ikastaroa eta aurten berritzea tokatzen da. Aurrerago emango dizkizuegu xehetasunak; besterik gabe, ikasturte hasieran egonik, aurreratu egin nahi izan dizuegu gaia.

Lanaldiaren erregistroa

Gogoratu nahi dizuegu ezinbestekoa dela hilero lanaldiaren erregistroa egitea; Ikastola legez behartuta dago erregistro horiek jasota izatera eta ikuskari baten bisita jasoz gero, hala eskatzen dituenak erakustera.
Iazko ikasturteko erregistro guztiak behar ditugu. Norbaitek bakarren bat, mordoxka bat edo ia denak falta baditu, mesedez, entregatu etapako zuzendaritzan edo hala dagokion arduradunari.
Azpimarratu nahi dugu aurtengo erregistroak betetzeko ohitura ikasturte hasieratik hartzea beharrezkoa dela.

Jangela

Hemendik aurrera, bazkaria eskatzean, Ikastolako langileek menu osoa (6€) ez ezik menu erdia (4€) eskatzeko aukera ere izango dugu. Webguneko formularioan jada jarrita dago aukera hori.

Ikastolara oinez (DBHko ekimena)

Mugikortasun Iraunkorraren Astea izan denez, eta Ikastolaren izaera berdean ere sakontzeko asmoz, DBHko ikasle eta irakasleak elkarrekin oinez etorri ziren Ikastolara asteazkenean, irailaren 21ean.

Herriko hiru puntutan jarri zituzten hitzorduak 07:45ean eta bigarren eskola-ordurako heldu ziren Ikastolara. Bera-Lesakatik etortzen diren ikasleak herrigunean utzi zituen autobusak eta Añabitarte inguruan bizi direnak bidean batu ziren ekimenera. Goizean DBHko eraikina kotxerik eta autobusik gabeko gunea izatea lortu zen. Eguerdian ohiko autobus-zerbitzua eskaini zen.

Ekimenak lehen aldia izan du aurten eta aproposa iruditu zaigu Ikastolako langile guztiei horren berri ematea.

Formazio eskaintza: UEU

Izena emateko epea irekita dago, beraz, interesik izanez gero egin klik ikastaroaren gainean eta bertan aurkituko dituzu xehetasun guztiak, baita matrikulatzeko aukera ere.

UEUren eskaintza osoa ikusteko klikatu hemen. Nafarroako ikastaroak ere bertan aurkituko dituzue.

Beste alde batetik, jakin, IkastarONline: Moodle bidez ikastaroak sortzeko ibilbidearen izen ematea zabalik dagoela.

Astebururako eta hurrengo egunetarako hainbat proposamen

  • EUSKARALDIA 2022: SARDINA-JATEA HERRIAN
    Euskaraldiko herriko batzordeak sardina-jate herrikoia antolatu du gaur, irailak 23, Zumardian, 18:00etatik 22:00etara. Bertan, sardina-jateaz gain, Andoni Oilokiegiren kantaldiaz gozatzeko aukera ere izango da. Anima zaitezte Euskaraldiko herriko lehen ekimenean parte hartzera!
  • KILOMETROAK 2022: PIPARRAREN IBILBIDEA
    Kilometroak 2022 festaren bezperetan, asteburu honetan Piparraren Ibilbidea egiteko aukera izango da Ibarran. Piparraren historia ezagutzeko ibilbide bizia izango da, musika, antzerki eta dantza emanaldiekin, eta pipar-dastaketekin. Hemen duzue informazio gehiago eta izena emateko aukera.
  • OINHERRIREN 10. URTEURRENA
    10 urteko ibilbidea ospatzeko Oinherrifest(a) antolatuko du elkarteak irailaren 30ean Garaion (Araba), Sorgingunean.Oinherrik bat egiten du Ikastolon hainbat balore eta ezaugarrirekin, eta festara joateko gonbidapena luzatzen dizuegu. Interesik izanez gero, xehetasunak Oinherriren webgunean edota sare sozialetan topatuko dituzue.

Gaurkotasuna: hezkuntza munduari lotutako hainbat albiste eta artikulu