HIZKUNTZAK

HH Asteko Oharrak (23.06.16)


ETAPA MAILAKOAK


Udalekuak

Urtero bezala, udalekuak eskainiko dira Esmalterian eta Linon, ekainaren 26an hasi eta uztailaren 14ra bitartean. Honakoak dira erabiliko dituzten espazioak:
  • Esmalterian:
    • Psikomotrizitate gela
    • 3 urtekoen agora eta esperimentazioko aldea
  • Linon:
    • Jolastokia
    •  Aldamenean dagoen eremu zabaleko komuna (garbitzaileen txokoaren ondokoa)
Kontuan izanik jasoketa lanak eta bilerak izango ditugula, lehen astean haurrekin goiz-pasako irteerak egiten saiatuko dira, guri espazioak libre uzteko.

Azken klaustroa

Aurreko klaustroan aipatu bezala, ekainaren 29an ikasturteko azken klaustroa egingo dugu, goizeko 9:00etan, Esmalterian.


IKASTOLA MAILAKOAK


2023-24 ikasturteko behin betiko eskola-egutegia

Langile atarian duzue (gainaldean ezkerrean dauden ikonoetan) datorren ikasturteko behin betiko eskola-egutegia. Behin betiko lan-egutegia ere bertan zintzilikatuko da hala dagokionean.

Hainbat lan-eskaintza

Hainbat lan-eskaintza sortu dira Orereta Ikastolan (orientatzaile-aholkularia eta lan-poltsa berritzeko deialdia), Oiartzo Ikastolan (Ekonomia eta Gizarte Zientzietako irakaslea) eta Ikastolen Elkartean (jokogintza proiekturako dinamizatzailea). Zuek zeuek edo zuen inguruko norbaitek interesik izango balu:

  • Orereta eta Oiartzo Ikastoletako lan-eskaintzen xehetasunak langile atarian topatuko dituzue.BARNE PROMOZIOARI DAGOKION OHARRA: Ikastolako langileren batek Oreretako orientatzaile-aholkulariaren edota Oiartzoko Ekonomia eta Gizarte Zientzietako irakaslearen hautaketa-prozesuan parte hartu nahi izango balu, bere hautagaitza idazkaritza@oreretaikastola.eus helbide elektronikora mezua bidaliz aurkeztu behar du.Orientatzaile-aholkulariaren kasuan, ekainaren 30a da CV-a bidaltzeko azken eguna. “Orientatzaile-aholkularia lan-eskaintza” jarri behar da gaian.Ekonomia eta Gizarte Zientzietako irakaslearen kasuan, ekainaren 21a da CV-a bidaltzeko azken eguna. “Ekonomia irakaslea” jarri behar da gaian.
  • Ikastolen Elkarteko eskaintzaren xehetasunak hemen topatuko dituzue.

BESTELAKOAK


Nekane Artola da Ikastolen Elkarteko lehendakari berria

Koldo Tellitu Mejiaren 14 urteko ibilbidearen ostean, Nekane Artola Labordeta izango da 2024ko ekainera bitartean Ikastolen Elkarteko lehendakaria; hark egingo du urtebeteko trantsizio-bidea. 2024ko ekainean egingo den Ikastolen VII. Batzarrean, Ikastolek, hurrengo urteetako estrategia eta gakoak aurkezteaz gain, berau ahalbideratuko duten Artezkaritza Kontseiluko kargu gorenak ere izendatuko dituzte.

Hala nahi izanez gero, ikastola.eus webgunean topatuko dituzue xehetasun gehiago.