Etapa artekoak
Oiartzo: Euskal Olinpiadak, gure ikasleen arteko zubiak sendotzeko
Asteko oharretan atal berria sortzeko saiakera egingo dugu: noizbehinka, etapa arteko edota etapa bateko edo besteko proiektu eta egitasmoen berri emango dizuegu, interesgarria iruditzen baitzaigu, batetik, proiektuez beraiez aritzea eta, bestetik, lankideak zertan dabiltzan ezagutzea.
Lehen aipamena, Oiartzoko Euskal Olinpiaden lehen edizioarentzako. Haurtzaro eta Oreretako DBH 4. mailako ikasleen eta Oiartzoko batxilergoko 1. mailako ikasleen arteko harremanak sendotzeko asmoz egin zen Eguberriko oporrak hartu bezperetan. Langile atarian (albisteen atalean) topatuko dituzue ekimenaren xehetasunak.
Ikastola mailakoak
Matrikulazioa 2023-24: kanpaina hasi aurreko bilera langileekin
Otsailean egin ohi dugun Urteko Ohiko Batzar Nagusiaren eta matrikulazio kanpainaren (otsailaren 13tik 24ra izango da, berririk ezean) aurretik, bilerak egingo ditugu. EAEko Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan kokatu behar ditugun berritasunak azaltzeko (matrikulazio-prozedura berria eta onarpen-irizpideak), aurtengo aurreikuspenen eta etorkizunak dakarren trazaren berri emateko, ereduen aferari lotutakoak aurkezteko… izango dira bilerak. Bilkura horietan, 2021-22 ikasturteko kontuen itxieraren berri ere emango da.
Horretaz guztiaz otsaileko klaustroetan hitz egingo da:
- HH: otsailak 7 (16:45-17:45)
- LH: otsailak 2 (13:30-14:30)
- DBH: otsailak 6 (14:30-15:30)
- Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 7, 16:45-17:45)
Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria
EHUren Udako Ikastaroek antolatutako hezkuntza arloko online prestakuntzaren eta SPRIren eskutik datorren digitalizazio formazioaren berri topatuko duzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).
Saharako errefuxiatuen aldeko janari eta baliabide bilketa
Urtero legez, Ikastolak aurten ere parte hartuko du Saharako errefuxiatuentzako janari eta baliabide bilketan.
Bilduko direnak ondorengoak dira: hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak. HHn eta LHn, urtarrilaren 16tik 26ra arteko epea egongo da bilketarako; DBHn, urtarrilaren 19tik 26ra bitartekoa.
Familiak bezalaxe, zuek ere gonbidatu nahi zaituztegu ekimenean parte hartzera.
Bestelakoak
Hainbat artikulu interesgarri
- Argia: Euskarara gerturatzeko urrats txikiak Lekeition (Lekeitioko Azkue ikastolak familia euskaldun eta ez-euskaldunekin egin duen ekimen bati buruzko erreportajea)
- Berria: Eta pantailak, zertarako? (Bizigiro saileko erreportajea)
- Berria: Hezkuntza dualaren ernamuina (Gizarte saileko erreportajea)
- El País: “El origen de la segregación escolar está en las cuotas de la concertada” (Stéphane Vigneault quebectarrari elkarrizketa)