HIZKUNTZAK

HH Asteko oharrak (22.12.16)

 


Etapa mailakoak


Mari Dominigiri bisita

Jarraian autobusen ordutegiak dituzue:

Autobusen ordutegiak

Abenduak 19 (astelehena)

Abenduak 20 (asteartea)

9:35 Tulle
10:30 Añabitarte

HH3

HH3

10:10 Lino
11:00 Añabitarte

HH4

HH5

10:35 Lino
11:30 Añabitarte

HH4

HH5

Digiprest

Astelehenean, arratsaldeko 16:45ean, Egoitz Esmalteriara hurbilduko da Digiprest formakuntzan laguntza jaso nahi dugunontzat.

Osasun Plana

Gogoan izan, datorren astearte arratsaldean, Aitor Perez etorriko dela Osasun Plana gurekin lantzera.

Gabonetako saskia

Ohitura onak galdu behar ez direnez, aurten San Tomas egunean Gabonetako saskiaren zozketa hamaiketako goxo batekin egingo dugu!!! 13:30an Esmalterian elkartuko gara!!


Ikastola mailakoak


Kilometroak 23: Tanta zozketa-txartelen kobrantza

Pasa den asteko oharretan eman genizkizuen Tanta zozketa-txartelen banaketa eta salmentari buruzko xehetasunak. Kobrantzaren gaia zintzilik geratu zen. Horrela egitea lehenesten da: abenduko aparteko ordainsaria kobratzean, langile bakoitzari 150€ko kargua. Hala ere, 30€ko bost txandetan egiteko aukera ere badago; norberak bere etapako zuzendaritza-taldeari edo saileko arduradunari horren berri
emanez.

Kilometroak 23: bihar (abenduak 17) Ibarrako biltegi nagusia gurera ekartzeko jendea behar da

2022an Ibarran egon den biltegi nagusia gurera ekarri behar dugu. Ibarrako kargatze-lanak eta handik honako garraioa lotuta daude. Hortaz, eskuak behar ditugu iristen dena deskargatu eta gure biltegia izango denean jasotzeko.

Goizeko 11:00etan jarri dugu hitzordua Oiartzon. 20 bat pertsonako taldea behar dugu, gutxienez. Laguntzera etortzeko aukerarik izango bazenu, idatzi mezua boluntarioak@kilometroak.ikastola.eus
helbide elektronikora. Eskerrik asko, aldez aurretik.

Hauteskunde sindikalak abenduaren 20an

Hauteskunde sindikalak izango ditugu asteartean Ikastolan. Eraikin ezberdinetan itsatsita daude xehetasunen eta ordutegiaren berri ematen duten afixak.

EAEko Hezkuntza Lege berria: atzoko ezohiko bileraren deskargua

Atzoko bileran izan eta zuen ekarpena egin zenutenei eskerrak emanez, jakizue langile atarian dagoela bilkurarako erabili zen aurkezpena/txostena.

Formazioa eta prestakuntza: eskaintza berria

Lantaldeen coaching-ari buruzko formazio-saio baten xehetasunak eta bertan izena emateko aukera topatuko dituzue langile atarian (prestakuntzaren atalean).

Euskal Olinpiadak: Oiartzo, Haurtzaro eta Orereta Ikastolen loturak estutzeko ekimena

Gaur, abenduak 16, Euskal Olinpiadak egin dituzte Haurtzaro eta Orereta ikastoletako DBH 4. mailako ikasleek eta Oiartzoko 1. mailako ikasleek elkarrekin, hiru ikastolen arteko harremanak eta loturak
estutzeko helburuarekin. Hiru ikastoletako euskara-taldeetako ikasleak eta irakasle batzuk aritu dira elkarlanean aurretiazko prestaketa lanetan, baita gaurko eguna nahi eta espero bezala ateratzeko lanean ere.

Ekimenaren kronika zabalagoa helaraziko dizuegu egun batzuen buruan.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa: barne-bisitak

Asteburu honetan amaituko dira Mari Domingiren Errepublika Magikora bisitan etortzeko bisitak. Gure aurreikuspenik onenak ere gaindituz, azaroaren 19tik abenduaren 18ra bitartean, Euskal Herri guztian
barrenako 2000 pertsonak hartu dute hitzordua Mari Domingirenera etortzeko. Abenduko ia txanda guztiak bete egin dira eta azken momentuko eskaera batzuei ezetz esan behar izan diegu.

Bisita horiek amaituta, datorren astelehen eta asteartean, abenduaren 19an eta 20an, HH eta LHko hainbat ikasgela Mari Domingirena joango dira Baserrira. Hainbat urtez jarraitutako ohiturari eutsiz, DBHko ikasleek jokatuko dute Mari Domingiren papera datorren asteko bisitetan.

Eguberri bezperako kalejiraren nondik norakoak

Abenduaren 24an, pandemiaren aurretik urtero egin ohi izan dugun bezala, Eguberri-kantak abesten ibiliko gara kalez kale Olentzerorekin, gure herriko txokoak alaitzeko gogoz. Aurten gainera, berezia ere izango da, Kilometroak 23 eta Ikastolaren 60. urteurrenagatik. Langile atarian dituzue xehetasunak. Esan gabe doa, denok gonbidatuta zaudetela parte hartzera.


Bestelakoak


Hainbat artikulu interesgarri